[itzul] Activista y emprendedor
Antton Gurrutxaga Hernaiz
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
Or, Aza 18, 10:06:25, CET 2016
Hori bera gertatu ez, baina gerta daitekeela pentsatu bai, noski.
Elhuyar eu-es hiztegia <http://hiztegiak.elhuyar.eus/>
aktibista <http://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/aktibista>iz.* activista** giza
eskubideen aldeko aktibista*: un activista en favor de los derechos humanos
ekintzaile <http://hiztegiak.elhuyar.eus/eu_es/ekintzaile>1 *iz.*
*activista** ekintzaile antinuklearra*: activista antinuclear 2 *iz.*/
*izond.* *emprendedor, -a** kultura ekintzailea sustatzea*: fomento de la
cultura emprendedora*. ekintzaile batek negozio-ideia bat duenean*: cuando
un emprendedor tiene una idea de negocio
Euskaltzaindiaren Hiztegia
<http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu>
*aktibista* iz. Ekintzailea (bigarren adieran). *Aktibista politikoak ere
entrenatu egiten direla uste du hemengo jendeak*.
*ekintzaile* *1* adj./iz. Negozio edo lan berriei ekiteko eta lotzeko
gaitasuna duena. *Arrasatearrak ekintzaile apartak izan dira, han sortu zen
Euskal Herriko kooperatiba-mugimendua. Miresgarria iruditzen zait euskal
herritarren espiritu ekintzailea*. *2* iz. Alderdi edo talde bateko kidea,
propagandan edo zuzeneko ekintzan era aktiboan parte hartzen duena. Ik.
*militante**;* *aktibista*. *Giza eskubideen aldeko ekintzaileak. Indiako
Gobernuak Kaxmirko ekintzaileei leporatu zien erasoa*.
*Ekintzaile *polisemikoa da,eta, testuinguruaren arabera, anbiguoa izan
daiteke; *aktibista*, berriz, ez. Beraz, baliabide horiek izanik,
"aktibista eta ekintzailea" da litzateke aukera onargarri bakarra. Baina...
Anbiguotasuna jasanezina denean, *enprendedore *erabil liteke, eta, *de
facto*, erabiltzen da:
- LB
<http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/cgi-bin/kontsulta.py?testu-hitza1=enprendedore>
(10)
- *Harrigintza' berria. Apunteak hazkunde-osteko euskal herrigintzaz*
(Aldizkari-atala). *jakinkizunak s.l., 2014*. Egileak: AZKARRAGA
ETXAGIBEL, Joseba. Aldizkaria: Jakin, 202.
<http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/cgi-bin/08_TXERTATUA/Jakin/2014/202_Gaiak_1_Azkarraga/202_Gaiak_1_Azkarraga.rtf>
(2) ...i sistemikorik latzenean inoizko bizien dago enprendedorearen
<http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/cgi-bin/08_TXERTATUA/Jakin/2014/202_Gaiak_1_Azkarraga/202_Gaiak_1_Azkarraga.rtf%2000020>
ideologia.
- ETC <http://www.ehu.eus/etc/?bila=-enprendedore*>(9)
-
*Egarri egunak portualdean*, Koldo Izagirre, Susa, 2011
Alberro jauna nonahiko patronalaren eredu jatorra zen, ausardian
oinarrituriko biografia zeukan, enprendedorea esaten zioten
haietarikoa, ekin handikoa.
- ElhWC
<http://webcorpusak.elhuyar.eus/cgi-bin/kontsulta.py?testu-hitza1=enprendedore&formalema1=forma&konparazioa1=hasi&ordenatu=ordenadok>
(3)
- http://www.plazaola.org/historia-eta-artea/jakingarriak.html (1) Juan
Antonio Zabala enprendedore
<http://webcorpusak.elhuyar.eus/cgi-bin/25004> hutsa zen. Industriak,
komertzioak, errotak, gubiak eta bur...
- Corpeus <http://corpeus.elhuyar.eus/cgi-bin/kontsulta.py> (14)
- *BERGARAKO PLAN ESTRATEGIKOA - Ongi-etorri (PDF)*
<http://www.bergara.eus/sites/default/files/orrialde-
eranskin/planestrategikoa.pdf>
<http://www.bergara.eus/sites/default/files/orrialde-eranskin/planestrategikoa.pdf>
(1)...ak mantentzea eta kanpoko enpresak erakartzea. Pertsona
ekintzaileak (enprendedoreak) bultzatzea. Ekintzak - - - Ikerketarako
eta berrikuntzarako gune...
- *Qué es EuskadiTecnologia.com* <http://www.euskaditecnologia.
com/bienvenidos-euskaditecnologia-com/>
<http://www.euskaditecnologia.com/bienvenidos-euskaditecnologia-com/>
(1)...ez, filosofa horretatik abiatuta jaio da proiektu hau: *Euskal
Herriko **enprendedoreen** ideiak eta sortze-lanak kontatzeko.*
Enpresa garrantzitsuenetatik hasi...
Arazoa da ez duela mailegatzeko baldintza minimoa betetzen (fr *entrepeneur*),
eta, beste aukera horiek erabiliagoak direnez, oraingoz ez dugu hiztegian
sartu.
*Antton Gurrutxaga*
Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
<http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4>
<http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
<https://www.researchgate.net/profile/Antton_Gurrutxaga>
tel.: +34 943 363040 | luzp.: 226
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
[image: Egin zaitez bazkide!]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
2016-11-18 9:25 GMT+01:00 Koldo Biguri via ItzuL <itzul a bildua postaria.com>:
> Gertatu al zaizue halako pertsona bati buruz "activista y emprendedor"
> dela itzuli beharra?
>
>
>
> Koldo Biguri
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161118/6eb6bd38/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago