[itzul] Activista y emprendedor

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Aza 18, 13:15:24, CET 2016


Esandakoez gain, gogoan izan dezagun euskaraz baditugula gutxienez ere
beste bi hitz "aktibista"ren esanahia edo oso antzekoa daukatenak: gaur
egun hain erabilia den "eragile" ("gizarte-eragile", "agente social"
esateko erabilia), eta askoz ere gutxiago ikusten den "jardule".

Xabier Aristegieta

Antton Gurrutxaga Hernaiz<a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi
zuen (2016(e)ko azaroak 18 10:06):

> Hori bera gertatu ez, baina gerta daitekeela pentsatu bai, noski.
>
> Elhuyar eu-es hiztegia <http://hiztegiak.elhuyar.eus/>
>
> aktibista <http://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/aktibista>iz.* activista**
> giza eskubideen aldeko aktibista*: un activista en favor de los derechos
> humanos
>
> ekintzaile <http://hiztegiak.elhuyar.eus/eu_es/ekintzaile>1  *iz.*
> *activista** ekintzaile antinuklearra*: activista antinuclear 2  *iz.*/
> *izond.* *emprendedor, -a** kultura ekintzailea sustatzea*: fomento de la
> cultura emprendedora*. ekintzaile batek negozio-ideia bat duenean*:
> cuando un emprendedor tiene una idea de negocio
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegia
> <http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu>
>
> *aktibista* iz. Ekintzailea (bigarren adieran). *Aktibista politikoak ere
> entrenatu egiten direla uste du hemengo jendeak*.
>
> *ekintzaile* *1* adj./iz. Negozio edo lan berriei ekiteko eta lotzeko
> gaitasuna duena. *Arrasatearrak ekintzaile apartak izan dira, han sortu
> zen Euskal Herriko kooperatiba-mugimendua. Miresgarria iruditzen zait
> euskal herritarren espiritu ekintzailea*. *2* iz. Alderdi edo talde
> bateko kidea, propagandan edo zuzeneko ekintzan era aktiboan parte hartzen
> duena. Ik. *militante**;* *aktibista*. *Giza eskubideen aldeko
> ekintzaileak. Indiako Gobernuak Kaxmirko ekintzaileei leporatu zien erasoa*.
>
>
> *Ekintzaile *polisemikoa da,eta, testuinguruaren arabera, anbiguoa izan
> daiteke; *aktibista*, berriz, ez. Beraz, baliabide horiek izanik,
> "aktibista eta ekintzailea" da litzateke aukera onargarri bakarra. Baina...
>
> Anbiguotasuna jasanezina denean, *enprendedore *erabil liteke, eta, *de
> facto*, erabiltzen da:
>
>    - LB
>    <http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/cgi-bin/kontsulta.py?testu-hitza1=enprendedore>
>    (10)
>       - *Harrigintza' berria. Apunteak hazkunde-osteko euskal
>       herrigintzaz* (Aldizkari-atala). *jakinkizunak s.l., 2014*.
>       Egileak: AZKARRAGA ETXAGIBEL, Joseba. Aldizkaria: Jakin, 202.
>       <http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/cgi-bin/08_TXERTATUA/Jakin/2014/202_Gaiak_1_Azkarraga/202_Gaiak_1_Azkarraga.rtf>
>       (2) ...i sistemikorik latzenean inoizko bizien dago enprendedorearen
>       <http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/cgi-bin/08_TXERTATUA/Jakin/2014/202_Gaiak_1_Azkarraga/202_Gaiak_1_Azkarraga.rtf%2000020>
>       ideologia.
>    - ETC <http://www.ehu.eus/etc/?bila=-enprendedore*>(9)
>       -
>
>       *Egarri egunak portualdean*, Koldo Izagirre, Susa, 2011
>       Alberro jauna nonahiko patronalaren eredu jatorra zen, ausardian
>       oinarrituriko biografia zeukan, enprendedorea esaten zioten
>       haietarikoa, ekin handikoa.
>    - ElhWC
>    <http://webcorpusak.elhuyar.eus/cgi-bin/kontsulta.py?testu-hitza1=enprendedore&formalema1=forma&konparazioa1=hasi&ordenatu=ordenadok>
>    (3)
>       - http://www.plazaola.org/historia-eta-artea/jakingarriak.html (1) Juan
>       Antonio Zabala enprendedore
>       <http://webcorpusak.elhuyar.eus/cgi-bin/25004> hutsa zen.
>       Industriak, komertzioak, errotak, gubiak eta bur...
>    - Corpeus <http://corpeus.elhuyar.eus/cgi-bin/kontsulta.py> (14)
>       - *BERGARAKO PLAN ESTRATEGIKOA - Ongi-etorri (PDF)*
>       <http://www.bergara.eus/sites/default/files/orrialde-eranski
>       n/planestrategikoa.pdf>
>       <http://www.bergara.eus/sites/default/files/orrialde-eranskin/planestrategikoa.pdf>
>       (1)...ak mantentzea eta kanpoko enpresak erakartzea. Pertsona
>       ekintzaileak (enprendedoreak) bultzatzea. Ekintzak - - -
>       Ikerketarako eta berrikuntzarako gune...
>       - *Qué es EuskadiTecnologia.com* <http://www.euskaditecnologia.
>       com/bienvenidos-euskaditecnologia-com/>
>       <http://www.euskaditecnologia.com/bienvenidos-euskaditecnologia-com/>
>       (1)...ez, filosofa horretatik abiatuta jaio da proiektu hau: *Euskal
>       Herriko **enprendedoreen** ideiak eta sortze-lanak kontatzeko.*
>       Enpresa garrantzitsuenetatik hasi...
>
> Arazoa da ez duela mailegatzeko baldintza minimoa betetzen (fr
> *entrepeneur*), eta, beste aukera horiek erabiliagoak direnez, oraingoz
> ez dugu hiztegian sartu.
>
> *Antton Gurrutxaga*
> Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea
>
> a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
> <http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4>
> <http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
> <https://www.researchgate.net/profile/Antton_Gurrutxaga>
> tel.: +34 943 363040 | luzp.: 226
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
> [image: Egin zaitez bazkide!]
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
> 2016-11-18 9:25 GMT+01:00 Koldo Biguri via ItzuL <itzul a bildua postaria.com>:
>
>> Gertatu al zaizue halako pertsona bati buruz "activista y emprendedor"
>> dela itzuli beharra?
>>
>>
>>
>> Koldo Biguri
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161118/19ac5a2e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago