[itzul] Ministerio De Sanidad, Servicios Sociales E Igualdad
Gilen Mejuto
gilenmejuto a bildua gmail.com
As, Aza 29, 10:37:37, CET 2016
Kaixo, nola ematen duzue goiko hori euskaraz? Seguruenik behin baino
gehiagotan jorratu dira holakoak Itzulen, baina begiratu batean ez dut ezer
aurkitu.
Interneten barrena, berriz, denetarik dago.
Ministerioak berak bere webgunean hau erabiltzen du:
- Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko Ministerioa
Hori testu barruan (oso urri, egia esan), baina orriaren goiburuan ez dago
euskaratuta. Wikipedian ere hala aipatzen dute. Dena den, zalantzak dauzkat
formula horren gramatikaltasunari dagokionez.
Irekian, hau aurkitu dut:
- Osasun, Gizarte-Zerbitzuak eta Berdintasun Ministerioa
Are okerrago, ezta?
Eta beste hainbat lekutan, hau:
- Osasuna, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasuna Ministerioa
Zer deritzozue?
Eskerrik asko
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161129/69a4a6fa/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago