[itzul] euskararen desafektua

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Ost, Aza 30, 12:00:14, CET 2016


Aspaldi da "31 eskutik" blog alferrik galduan "Euskararen desafektua" izeneko post-sorta argitaratu nuela. Lehenengoan nioen euskaldun asko euskarari atxikiak ez izateko arrazoietako bat dela eskaintzen zaien euskara ez dela sinesgarria.

                https://31eskutik.com/2014/09/03/euskararen-desafektua-i/

Adibideak zenbat-gura eman ditzaket baina, testua nondik datorren ikusita, bi esaldi ekarri nahi ditut, Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldi nagusirako gonbidapen berez laburretik jasoak.

«Ekitaldia izango da abenduaren 3an, goizeko 11:30ean, Guggenheim Bilbao Museoko Auditoriumean».

«Etortzekoa bazara, eskertuko dizugu baieztatzea 945 018 110 telefonoan edo helbide elektroniko honetan:  hps-sailburuordetza a bildua euskadi.eus».

Niri ez zaizkit sinesgarri egiten, eta neure buruari galdetzen diot:

- Euskara idatzian, ez dugu oraindino jakin galdegaiaren kontua ebazten?

- Itzulpenetan, ez dugu oraindino ikasi milimetro bat ere aldentzen gaztelaniazko esamoldeetatik?


Asier Larrinaga Larrazabal
 
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161130/0a5defb6/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago