[itzul] euskararen desafektua

Gilen Mejuto gilenmejuto a bildua gmail.com
Ost, Aza 30, 12:32:08, CET 2016


Kaixo, Asier:

Galdegaiaren araua problema barik bete liteke esaldiotan, batere
ulertze-arazorik sortu gabe, hitz-erreskadak ez baitira oso luzeak. Baina
ez dute bete. Nahita eta kontzienteki egin ere, nik uste.

Bestalde, ikusi Euskaltzaindiaren Hiztegiak "eskertu" hitzari jartzen
dizkion adibideetako bat:

«Leblanc jaunak eskertu zituen poliziak denen izenean».

Uste al duzu "Leblanc jaunak" galdegaia dela hor? Nik, ez.

Zergatik ez da betetzen galdegaiaren legea horren esaldi laburrean, non eta
Euskaltzaindiaren Hiztegian?

Baiki, esango nuke oraindik ez dela ebatzi, ezta urrik eman ere,
galdegaiaren auzia euskara batuan.

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.eus> igorleak hau idatzi
zuen (2016(e)ko azaroak 30 12:00):

>
>
> Aspaldi da "31 eskutik" blog alferrik galduan "Euskararen desafektua"
> izeneko post-sorta argitaratu nuela. Lehenengoan nioen euskaldun asko
> euskarari atxikiak ez izateko arrazoietako bat dela eskaintzen zaien
> euskara ez dela sinesgarria.
>
>
>
>                 https://31eskutik.com/2014/09/03/euskararen-desafektua-i/
>
>
>
> Adibideak zenbat-gura eman ditzaket baina, testua nondik datorren ikusita,
> bi esaldi ekarri nahi ditut, Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldi
> nagusirako gonbidapen berez laburretik jasoak.
>
>
>
> «Ekitaldia izango da abenduaren 3an, goizeko 11:30ean, Guggenheim Bilbao
> Museoko Auditoriumean».
>
>
>
> «Etortzekoa bazara, eskertuko dizugu baieztatzea 945 018 110 telefonoan
> edo helbide elektroniko honetan:  hps-sailburuordetza a bildua euskadi.eus».
>
>
>
> Niri ez zaizkit sinesgarri egiten, eta neure buruari galdetzen diot:
>
>
>
> - Euskara idatzian, ez dugu oraindino jakin galdegaiaren kontua ebazten?
>
>
>
> - Itzulpenetan, ez dugu oraindino ikasi milimetro bat ere aldentzen
> gaztelaniazko esamoldeetatik?
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>   <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161130/10218e43/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago