[itzul] euskararen desafektua

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Aza 30, 13:36:02, CET 2016


Nire ustez, euskaraz galdegaiak funtzionatzen du, eta aintzat hartu behar
dugu, muga bateraino. Eta muga hori da atzerakargaren eragin
komunikazio-eragozlearen pean ez erortzea. Beste toki batzuetan eman izan
dut nire iritzia kontu honi buruz.

Dena den, uste dut badagoela beste ikuspegi bat ere, "ekitaldia izango da
abenduaren 3an,..." esaldia esplika dezakeena. Eta, hain zuzen,
neurrigabeki "gaztelaniaren eragin"tzat jotzen den batetik ihes egitearen
irrikaren ondorioa litzateke aipaturiko esaldiarekin gertatzen dena (ez
dira gutxi, ez, euskarazko testuetan horrela sorturiko aldrebeskeriak):
"bat"en ordez -a mugatzailea erabiltzearen tema hori. Horrela, ba,
aipaturiko esaldi horrek ez al zuen berez esan beharko "ekitaldi BAT izango
da abenduaren 3an, goizeko 11:30ean, Guggenheim Bilbao Museoko
Auditoriumean"?

Xabier Aristegieta

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.eus> igorleak hau idatzi
zuen (2016(e)ko azaroak 30 12:00):

>
>
> Aspaldi da "31 eskutik" blog alferrik galduan "Euskararen desafektua"
> izeneko post-sorta argitaratu nuela. Lehenengoan nioen euskaldun asko
> euskarari atxikiak ez izateko arrazoietako bat dela eskaintzen zaien
> euskara ez dela sinesgarria.
>
>
>
>                 https://31eskutik.com/2014/09/03/euskararen-desafektua-i/
>
>
>
> Adibideak zenbat-gura eman ditzaket baina, testua nondik datorren ikusita,
> bi esaldi ekarri nahi ditut, Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldi
> nagusirako gonbidapen berez laburretik jasoak.
>
>
>
> «Ekitaldia izango da abenduaren 3an, goizeko 11:30ean, Guggenheim Bilbao
> Museoko Auditoriumean».
>
>
>
> «Etortzekoa bazara, eskertuko dizugu baieztatzea 945 018 110 telefonoan
> edo helbide elektroniko honetan:  hps-sailburuordetza a bildua euskadi.eus».
>
>
>
> Niri ez zaizkit sinesgarri egiten, eta neure buruari galdetzen diot:
>
>
>
> - Euskara idatzian, ez dugu oraindino jakin galdegaiaren kontua ebazten?
>
>
>
> - Itzulpenetan, ez dugu oraindino ikasi milimetro bat ere aldentzen
> gaztelaniazko esamoldeetatik?
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>   <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161130/2897d399/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago