[itzul] euskararen desafektua

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Ost, Aza 30, 13:08:14, CET 2016


Ez dakit nire erantzuna eskertuko duzun, baina iruditzen zait zuk azaldu ikuspuntua alderatuegia ote den.

 

o Diozu delako esaldiak ez zaizkizula sinesgarri egiten eta sinisten dizut. Baina seguru asko izango da aurreiritzi garbia duzulako delako esaldiak ‘gaizki’ idatzita daudela balizko ‘galdegai lege’ apokrifo, gezurrezko eta, nire ustez behintzat, kaltegarri bat betetzen ez dutelako.

 

o Galdetzen duzu ez ote dugun oraino ikasi ‘galdegaiaren kontua’ ebazten idatzian, baina ondoko erantzunean Gilen Mejutok iradoki moduan, seguru asko gabiltza desikaste prozesu batean, zeinetatik zu atzean geratu bide zaitezkeen. Ez duzu hori inoiz pentsatu izan?

 

o Galdetzen duzu azkenik ez ote dugun oraino ikasi itzulpenetan espainoleko esamoldeetatik aldentzen. Baina, nire ustean behintzat, espainoletik zentzugabeko kontuetan eta arrazoi gabe aldendu nahi hori izan da orain arte zalantza gabe euskaraz ez sinisgarrietara eraman gaituena etengabe azken 100 urteetan, ez?

 

Hasi purismo lexikaletik, hitz inoiz erabili gabez, alferreko eta ulertezinez bete arte gure testuak, eta hitz erabiliak, baliagarriak eta ulerterrazak baztertuz, 

 

edota joskera modu tradiziozkoak, erabiliak, baliagarriak eta ulerterrazak baztertuz, justu ‘espainolaren aurkako’ joskera berri bat ezarri nahiz gure euskarari, nahiz hau inoiz erabili gabea izan, alferrekoa eta ulergaitza, eta hala beraz baita hala ‘euskararen eta euskaldunon kontrakoa’ ere, ezta?

 

Hemen ematen dizkizut Euskaltzaindiaren orain gutxiko Plazaberri agerkariko beste bi izenburu esaldi (2016/11/18), besteak bezala jorratu ditzazun (lehen esaldia errepikatzen du 2016/11/23ko  Plazaberrin):

 

 <http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=5146&lang=eu&view=article> “Erleak egingo duen beste lan bat da salatzea hemengo kultur familia batzuk izan duten jokaera pobrea”

 

 

 <http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=5145&lang=eu&view=article> “Erlearen helburua da erakustea euskara darabilen mundua oso zabala dela, unibertso oso bat”

 

 

Hauek seguru asko Atxaga euskaltzainaren hitzak izango dira, baina denok bezala asko ikasi beharrean bide dago oraindik ere. Agian eskertuko du zure laguntza.

 

Ze, nondik ateratzen da / duzu ‘galdegaiaren legea’, ezpada euskara espainolaren kontrakoa egin nahi izatetik? Ez?

 

Bittor

cid:image001.jpg a bildua 01CE9934.918E6320

Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,

ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak

===========================cid:image002.jpg a bildua 01CE9934.918E6320
Bittor Hidalgo Eizagirre
Buztintxulo 72, behea
20015 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net <javascript:_e(%7b%7d,%20'cvml',%20'bittorhidalgo a bildua euskalnet.net');> 
===========================cid:image003.jpg a bildua 01CE9934.918E6320

 

From: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus] 
Sent: 2016(e)ko azaroak 30, asteazkena 12:00
To: 'ItzuL'
Subject: [itzul] euskararen desafektua

 

 

Aspaldi da "31 eskutik" blog alferrik galduan "Euskararen desafektua" izeneko post-sorta argitaratu nuela. Lehenengoan nioen euskaldun asko euskarari atxikiak ez izateko arrazoietako bat dela eskaintzen zaien euskara ez dela sinesgarria.

 

                https://31eskutik.com/2014/09/03/euskararen-desafektua-i/

 

Adibideak zenbat-gura eman ditzaket baina, testua nondik datorren ikusita, bi esaldi ekarri nahi ditut, Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldi nagusirako gonbidapen berez laburretik jasoak.

 

«Ekitaldia izango da abenduaren 3an, goizeko 11:30ean, Guggenheim Bilbao Museoko Auditoriumean».

 

«Etortzekoa bazara, eskertuko dizugu baieztatzea 945 018 110 telefonoan edo helbide elektroniko honetan:  hps-sailburuordetza a bildua euskadi.eus».

 

Niri ez zaizkit sinesgarri egiten, eta neure buruari galdetzen diot:

 

- Euskara idatzian, ez dugu oraindino jakin galdegaiaren kontua ebazten?

 

- Itzulpenetan, ez dugu oraindino ikasi milimetro bat ere aldentzen gaztelaniazko esamoldeetatik?

 

 

Asier Larrinaga Larrazabal


 

 <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/> Bidaltzaileak irudia kendu du.

 <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/> Bidaltzaileak irudia kendu du.

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161130/f0518842/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD000.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161130/f0518842/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4975 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161130/f0518842/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 545 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161130/f0518842/attachment-0002.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 857 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161130/f0518842/attachment-0003.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago