[itzul] euskararen desafektua
Gilen Mejuto
gilenmejuto a bildua gmail.com
Ost, Aza 30, 13:46:22, CET 2016
Bai, noski, galdegai izan liteke, ez dago hori debekatzen duen ezer,
galdegaiaren legea aplikatuz gero; baina kasu honetan, nik esango nuke ez
dela aplikatzen, eta esaldia "neutroa" dela, horrelakorik baldin badago.
Agian, esaldia testuinguruan ikusteak lagun dezake kontua argitzen:
Poliziek, langileek kobratzen zuten bezala, bat banaka artzen ziozten
izenak eta beatzen señaleak. Ezuten bada aisa akitu lan ura. Zortziak
baziren dena egin orduko.
Atsegiña artu zuten! Leblanc yaunak eskertu zituen poliziak denen
izenean eta egun zorigaiztoko ura, dena ez zedin izan oroitzapen txarrekoa,
afaldu zuten poliziak eta Soziedadeko agintariak Restaurant famatu batean,
Leblanc'en kontura. Yaun guziz ona eta esku-zabala zen buruzagia. Beti
egiñala egiten zuen bere Lagunartearen alde.
http://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/I/IzetaGalgarri005.htm
Amaia Lasheras via ItzuL<itzul a bildua postaria.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko azaroak 30 13:21):
> Kontu bakarra aipatu nahi. Nik uste dut Euskatzaindiaren Hiztegian
> emandako adibide horretan "Leblanc jaunak" galdegaia dela. Ez dut inolako
> arazorik ikusten galdegai gisa ulertzeko.
>
>
> Amaia
>
>
> ------------------------------
> *De:* Gilen Mejuto <gilenmejuto a bildua gmail.com>
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Enviado:* Miércoles 30 de noviembre de 2016 12:32
> *Asunto:* Re: [itzul] euskararen desafektua
>
> Kaixo, Asier:
>
> Galdegaiaren araua problema barik bete liteke esaldiotan, batere
> ulertze-arazorik sortu gabe, hitz-erreskadak ez baitira oso luzeak. Baina
> ez dute bete. Nahita eta kontzienteki egin ere, nik uste.
>
> Bestalde, ikusi Euskaltzaindiaren Hiztegiak "eskertu" hitzari jartzen
> dizkion adibideetako bat:
>
> «Leblanc jaunak eskertu zituen poliziak denen izenean».
>
> Uste al duzu "Leblanc jaunak" galdegaia dela hor? Nik, ez.
>
> Zergatik ez da betetzen galdegaiaren legea horren esaldi laburrean, non
> eta Euskaltzaindiaren Hiztegian?
>
> Baiki, esango nuke oraindik ez dela ebatzi, ezta urrik eman ere,
> galdegaiaren auzia euskara batuan.
>
> LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.eus> igorleak hau idatzi
> zuen (2016(e)ko azaroak 30 12:00):
>
>
> Aspaldi da "31 eskutik" blog alferrik galduan "Euskararen desafektua"
> izeneko post-sorta argitaratu nuela. Lehenengoan nioen euskaldun asko
> euskarari atxikiak ez izateko arrazoietako bat dela eskaintzen zaien
> euskara ez dela sinesgarria.
>
> https://31eskutik.com/2014/09/ 03/euskararen-desafektua-i/
> <https://31eskutik.com/2014/09/03/euskararen-desafektua-i/>
>
> Adibideak zenbat-gura eman ditzaket baina, testua nondik datorren ikusita,
> bi esaldi ekarri nahi ditut, Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldi
> nagusirako gonbidapen berez laburretik jasoak.
>
> «Ekitaldia izango da abenduaren 3an, goizeko 11:30ean, Guggenheim Bilbao
> Museoko Auditoriumean».
>
> «Etortzekoa bazara, eskertuko dizugu baieztatzea 945 018 110 telefonoan
> edo helbide elektroniko honetan: hps-sailburuordetza a bildua euskadi. eus».
>
> Niri ez zaizkit sinesgarri egiten, eta neure buruari galdetzen diot:
>
> - Euskara idatzian, ez dugu oraindino jakin galdegaiaren kontua ebazten?
>
> - Itzulpenetan, ez dugu oraindino ikasi milimetro bat ere aldentzen
> gaztelaniazko esamoldeetatik?
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161130/0a4c4a42/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago