[itzul] "Trabajo reproductivo" eta "visibilizar"

Sara Muniozguren Ortiz sara a bildua deusto.es
Ast, Urr 6, 09:31:30, CEST 2016


Nik bi modu hauetara ditut ikusita:
ekoizte-lana eta ugaltze-lana
lan produktiboa eta lan erreproduktiboa

2016-10-06 9:25 GMT+02:00 maite darceles <mdarceles a bildua hobest.es>:

> Kaixo Patricia,
> "Tabajo productivo/reproductivo" euskaraz nola eman behar ditugun
> interesatzen zait eta begira aritu naiz piska bat, zuk ere egingo zenuen...
> Euskaltermen ez da ezer er agertzen, "reproductivo" biologia sailkapenean
> agertzen da bakarrik, eta ez ekonomia, gizartea edo soziologiakoetan.
> Elhuyaren ere berdintsu.
> Googlen begiratuz, berriz, *Alternatiben Hiria* ekimenak emandakoa
> bakarrik aurkitzen dut (hemen
> <http://alternatibenherria.eus/2015/10/17/zer-egongo-da-alternatiben-herrian-hemen-informazio-guztia/>):
> lan produktibo eta erreproduktibo. Beste hainbat kasuetan, kasualitatez edo
> arrazoi bitxiren batengatik, beti gazteleraz agertzen da formulazio hori
> nahiz eta dokumentuak elebitan izan. Bitxikeria moduan, EH Bilduren orri
> hau
> <https://ehbildu.eus/eu/hauteskundeak/kongresua-eta-senatua-2016/madrilera-zertara>
> euskaraz dago osorik, aipatutako "trabajo productivo / reproductivo"
> agertzen diren paragrafoa izan ezik.
>
>
> Maite Darceles  mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
> maitedarceles.blogspot.com  [image: Facebook]
> <http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
> <https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
> <http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
> Scoop.It]
> <http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
> Hobest] <http://hobest.es>
>
>
>
> Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko urriak 6 08:58):
>
>> Kaixo guztioi:
>>
>> Herriko emakumeei buruzko testu batean ageri zaizkit goiko kontzeptu
>> horiek biak. Zelan eman euskaraz?
>>
>> Bueltaka ibili gara, ea trabajo reproductivo
>> <https://es.wikipedia.org/wiki/Trabajo_reproductivo> hori
>> "zaintza-lana(k)" izan daitekeen, eta horrela eman dugu... baina apur bat
>> hankamotz dagoela iruditzen zait, murritza dela.
>>
>> Eta bigarrena, visibilizar (el trabajo, la trayectoria vital o
>> profesional de las mujeres), "ikusgarri egin", "nabarmendu", "agerian
>> jarri"...
>>
>> Gustura asko hartuko ditut zuen iruzkin eta proposamenak.
>>
>> Patricia
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161006/a0006b27/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago