[itzul] "Trabajo reproductivo" eta "visibilizar"
maite darceles
mdarceles a bildua hobest.es
Ast, Urr 6, 09:25:14, CEST 2016
Kaixo Patricia,
"Tabajo productivo/reproductivo" euskaraz nola eman behar ditugun
interesatzen zait eta begira aritu naiz piska bat, zuk ere egingo zenuen...
Euskaltermen ez da ezer er agertzen, "reproductivo" biologia sailkapenean
agertzen da bakarrik, eta ez ekonomia, gizartea edo soziologiakoetan.
Elhuyaren ere berdintsu.
Googlen begiratuz, berriz, *Alternatiben Hiria* ekimenak emandakoa bakarrik
aurkitzen dut (hemen
<http://alternatibenherria.eus/2015/10/17/zer-egongo-da-alternatiben-herrian-hemen-informazio-guztia/>):
lan produktibo eta erreproduktibo. Beste hainbat kasuetan, kasualitatez edo
arrazoi bitxiren batengatik, beti gazteleraz agertzen da formulazio hori
nahiz eta dokumentuak elebitan izan. Bitxikeria moduan, EH Bilduren orri hau
<https://ehbildu.eus/eu/hauteskundeak/kongresua-eta-senatua-2016/madrilera-zertara>
euskaraz dago osorik, aipatutako "trabajo productivo / reproductivo"
agertzen diren paragrafoa izan ezik.
Maite Darceles mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
maitedarceles.blogspot.com [image: Facebook]
<http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
<https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
<http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
Scoop.It]
<http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
Hobest] <http://hobest.es>
Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko urriak 6 08:58):
> Kaixo guztioi:
>
> Herriko emakumeei buruzko testu batean ageri zaizkit goiko kontzeptu
> horiek biak. Zelan eman euskaraz?
>
> Bueltaka ibili gara, ea trabajo reproductivo
> <https://es.wikipedia.org/wiki/Trabajo_reproductivo> hori
> "zaintza-lana(k)" izan daitekeen, eta horrela eman dugu... baina apur bat
> hankamotz dagoela iruditzen zait, murritza dela.
>
> Eta bigarrena, visibilizar (el trabajo, la trayectoria vital o
> profesional de las mujeres), "ikusgarri egin", "nabarmendu", "agerian
> jarri"...
>
> Gustura asko hartuko ditut zuen iruzkin eta proposamenak.
>
> Patricia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161006/d59bc506/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago