[itzul] "Trabajo reproductivo" eta "visibilizar"

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Ast, Urr 6, 10:06:43, CEST 2016


Milesker, Maite eta Sara!

"Ekoizte-lana/ugaltze-lana" da burura etorri zitzaigun lehenengoa, baina ez
dut uste horrek ondo islatzen duenik kontua zertan den. "Trabajo
reproductivo" askoz kontzeptu zabalagoa da, ugalketari lotutako kontuez
gain, familia osoaren "zaintza-lanak" (modu zabalean ulertuta), etxeko
lanak eta abar hartzen dituelako.

Bestea ere topatu nuen, bai, "lan produktibo/erreproduktibo" bikotea, eta
uste dut hobeto funtzionatzen duela, baina tira, horrek ere ez du ondo
azaltzen zertaz ari garen.

Kontzeptu biak batera ageri direnean apur bat argitzen da kontua, hau da,
"lan produktiboa/erreproduktiboa" bikoteak informazio gehiago ematen du (ez
asko). Baina, orduan, zer egin bakarra aipatu behar denean?

Beste alde batetik, gaztelaniazko "trabajo reproductivo" hori ere, nahiko
lausoa da. Beste erdaretan nondik jo dute?



Sara Muniozguren Ortiz via ItzuL<itzul a bildua postaria.com> igorleak hau idatzi
zuen (2016(e)ko urriak 6 09:31):

> Nik bi modu hauetara ditut ikusita:
> ekoizte-lana eta ugaltze-lana
> lan produktiboa eta lan erreproduktiboa
>
> 2016-10-06 9:25 GMT+02:00 maite darceles <mdarceles a bildua hobest.es>:
>
>> Kaixo Patricia,
>> "Tabajo productivo/reproductivo" euskaraz nola eman behar ditugun
>> interesatzen zait eta begira aritu naiz piska bat, zuk ere egingo zenuen...
>> Euskaltermen ez da ezer er agertzen, "reproductivo" biologia sailkapenean
>> agertzen da bakarrik, eta ez ekonomia, gizartea edo soziologiakoetan.
>> Elhuyaren ere berdintsu.
>> Googlen begiratuz, berriz, *Alternatiben Hiria* ekimenak emandakoa
>> bakarrik aurkitzen dut (hemen
>> <http://alternatibenherria.eus/2015/10/17/zer-egongo-da-alternatiben-herrian-hemen-informazio-guztia/>):
>> lan produktibo eta erreproduktibo. Beste hainbat kasuetan, kasualitatez edo
>> arrazoi bitxiren batengatik, beti gazteleraz agertzen da formulazio hori
>> nahiz eta dokumentuak elebitan izan. Bitxikeria moduan, EH Bilduren orri
>> hau
>> <https://ehbildu.eus/eu/hauteskundeak/kongresua-eta-senatua-2016/madrilera-zertara>
>> euskaraz dago osorik, aipatutako "trabajo productivo / reproductivo"
>> agertzen diren paragrafoa izan ezik.
>>
>>
>> Maite Darceles  mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
>> maitedarceles.blogspot.com  [image: Facebook]
>> <http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
>> <https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
>> <http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
>> Scoop.It]
>> <http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
>> Hobest] <http://hobest.es>
>>
>>
>>
>> Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2016(e)ko urriak 6 08:58):
>>
>>> Kaixo guztioi:
>>>
>>> Herriko emakumeei buruzko testu batean ageri zaizkit goiko kontzeptu
>>> horiek biak. Zelan eman euskaraz?
>>>
>>> Bueltaka ibili gara, ea trabajo reproductivo
>>> <https://es.wikipedia.org/wiki/Trabajo_reproductivo> hori
>>> "zaintza-lana(k)" izan daitekeen, eta horrela eman dugu... baina apur bat
>>> hankamotz dagoela iruditzen zait, murritza dela.
>>>
>>> Eta bigarrena, visibilizar (el trabajo, la trayectoria vital o
>>> profesional de las mujeres), "ikusgarri egin", "nabarmendu", "agerian
>>> jarri"...
>>>
>>> Gustura asko hartuko ditut zuen iruzkin eta proposamenak.
>>>
>>> Patricia
>>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161006/7c325225/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago