[itzul] "Trabajo reproductivo" eta "visibilizar"
maite darceles
mdarceles a bildua hobest.es
Ast, Urr 6, 10:32:48, CEST 2016
Ingelesez: Productive and reproductive labor (labour)
Frantsesez: Travail productif et travail reproductif
Katalanez: treball productiu y treball reproductiu
Maite Darceles mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
maitedarceles.blogspot.com [image: Facebook]
<http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
<https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
<http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
Scoop.It]
<http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
Hobest] <http://hobest.es>
Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko urriak 6 10:06):
> Milesker, Maite eta Sara!
>
> "Ekoizte-lana/ugaltze-lana" da burura etorri zitzaigun lehenengoa, baina
> ez dut uste horrek ondo islatzen duenik kontua zertan den. "Trabajo
> reproductivo" askoz kontzeptu zabalagoa da, ugalketari lotutako kontuez
> gain, familia osoaren "zaintza-lanak" (modu zabalean ulertuta), etxeko
> lanak eta abar hartzen dituelako.
>
> Bestea ere topatu nuen, bai, "lan produktibo/erreproduktibo" bikotea, eta
> uste dut hobeto funtzionatzen duela, baina tira, horrek ere ez du ondo
> azaltzen zertaz ari garen.
>
> Kontzeptu biak batera ageri direnean apur bat argitzen da kontua, hau da,
> "lan produktiboa/erreproduktiboa" bikoteak informazio gehiago ematen du (ez
> asko). Baina, orduan, zer egin bakarra aipatu behar denean?
>
> Beste alde batetik, gaztelaniazko "trabajo reproductivo" hori ere, nahiko
> lausoa da. Beste erdaretan nondik jo dute?
>
>
>
> Sara Muniozguren Ortiz via ItzuL<itzul a bildua postaria.com> igorleak hau idatzi
> zuen (2016(e)ko urriak 6 09:31):
>
> Nik bi modu hauetara ditut ikusita:
>> ekoizte-lana eta ugaltze-lana
>> lan produktiboa eta lan erreproduktiboa
>>
>> 2016-10-06 9:25 GMT+02:00 maite darceles <mdarceles a bildua hobest.es>:
>>
>>> Kaixo Patricia,
>>> "Tabajo productivo/reproductivo" euskaraz nola eman behar ditugun
>>> interesatzen zait eta begira aritu naiz piska bat, zuk ere egingo zenuen...
>>> Euskaltermen ez da ezer er agertzen, "reproductivo" biologia sailkapenean
>>> agertzen da bakarrik, eta ez ekonomia, gizartea edo soziologiakoetan.
>>> Elhuyaren ere berdintsu.
>>> Googlen begiratuz, berriz, *Alternatiben Hiria* ekimenak emandakoa
>>> bakarrik aurkitzen dut (hemen
>>> <http://alternatibenherria.eus/2015/10/17/zer-egongo-da-alternatiben-herrian-hemen-informazio-guztia/>):
>>> lan produktibo eta erreproduktibo. Beste hainbat kasuetan, kasualitatez edo
>>> arrazoi bitxiren batengatik, beti gazteleraz agertzen da formulazio hori
>>> nahiz eta dokumentuak elebitan izan. Bitxikeria moduan, EH Bilduren
>>> orri hau
>>> <https://ehbildu.eus/eu/hauteskundeak/kongresua-eta-senatua-2016/madrilera-zertara>
>>> euskaraz dago osorik, aipatutako "trabajo productivo / reproductivo"
>>> agertzen diren paragrafoa izan ezik.
>>>
>>>
>>> Maite Darceles mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
>>> maitedarceles.blogspot.com [image: Facebook]
>>> <http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
>>> <https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
>>> <http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
>>> Scoop.It]
>>> <http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
>>> Hobest] <http://hobest.es>
>>>
>>>
>>>
>>> Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2016(e)ko urriak 6 08:58):
>>>
>>>> Kaixo guztioi:
>>>>
>>>> Herriko emakumeei buruzko testu batean ageri zaizkit goiko kontzeptu
>>>> horiek biak. Zelan eman euskaraz?
>>>>
>>>> Bueltaka ibili gara, ea trabajo reproductivo
>>>> <https://es.wikipedia.org/wiki/Trabajo_reproductivo> hori
>>>> "zaintza-lana(k)" izan daitekeen, eta horrela eman dugu... baina apur bat
>>>> hankamotz dagoela iruditzen zait, murritza dela.
>>>>
>>>> Eta bigarrena, visibilizar (el trabajo, la trayectoria vital o
>>>> profesional de las mujeres), "ikusgarri egin", "nabarmendu", "agerian
>>>> jarri"...
>>>>
>>>> Gustura asko hartuko ditut zuen iruzkin eta proposamenak.
>>>>
>>>> Patricia
>>>>
>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161006/5772c33a/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago