[itzul] Hiztegi Batua (†) goian bego, Euskaltzaindiaren Hiztegia, Hiztegi Batu Oinarriduna eta Euskalbar

Agirre Garai, Jon jon-agirre a bildua euskadi.eus
Ast, Urr 6, 10:54:59, CEST 2016


Ez dakit noizko berria den ‒ez aspaldikoa, baina‒, ni gaur konturatu naiz: Hiztegi Batua ez dago.

Horren baliokide hurbilena Hiztegi Batu Oinarriduna da, baina Euskalbarren ‘Batua’ sakatuta Euskaltzaindiaren Hiztegira zoaz. Zelako nahastea, argitu dezadan.

Flandes/Flandria edo eratorriak Hiztegi Batuan (†) bilatzeko “fla” idatzi dut eta “flan” agertu zait, besterik ez. Harrigarria. “Flam” idatzi eta berriro “flan”.

Kontua da hizki segida bat sartu eta horren antzeko hitzak ematen dizkizula (“erator” bilatu, eta ‘eragon’, ‘eraskor’, ‘eratorri’ eta’eratsi’ agertzen dira, baina ez ‘eratorbide’, ‘eratorpen’ eta ‘eratortze’).

Hizki segida bat hasieran duten hitz guztiak bilatzeko (orain arte Hiztegi Batuan egiten genuena egiteko), orain Hiztegi Batu Oinarridunera jo behar da Euskaltzaindiaren webgunean, eta lehengo Hiztegi Batuak (†) ematen zizkizun erantzunak emango dizkizu, datu gehigarriak erantsita.

Arazoa zein da? Euskalbarrek ez duela Hiztegi Batu Oinarriduna eskaintzen. Zoragarria litzateke Euskalabarrek HBO aukera ere ematea, hitz familia osoaren emaitzak jasotzeko modua izateko, orain arte bezala.

Mila eta bat esker, aurretik.

Jon Agirre

[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_seguridad.jpg]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161006/e5fc5507/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago