[itzul] Hiztegi Batua (†) goian bego, Euskaltzaindiaren Hiztegia, Hiztegi Batu Oinarriduna eta Euskalbar
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.com
Ast, Urr 6, 12:27:31, CEST 2016
Hiztegi Batuan zegoen guztia Euskaltzaindiaren Hiztegian dago orain,
osatua. Horregatik kendu dute Hiztegi Batua.
Euskalbarretik kontsultak egiteko, ez da ezer aldatzen. "Hiztegi Batua"
eskatuz gero, Euskaltzaindiaren Hiztegira joango da, eta han izango dugu
lehengo informazioa eta berria.
<Hizki segida bat hasieran duten hitz guztiak bilatzeko>, nahikoa da
behealdean dagoen "bilaketa aurreratua" aukerara joatea eta "hitz-hasiera"
hautatzea.
*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
a.mujika a bildua elhuyar.com
tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
2016-10-06 10:54 GMT+02:00 Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus>:
> Ez dakit noizko berria den ‒ez aspaldikoa, baina‒, ni gaur konturatu naiz:
> Hiztegi Batua ez dago.
>
>
>
> Horren baliokide hurbilena Hiztegi Batu Oinarriduna da, baina Euskalbarren
> ‘Batua’ sakatuta Euskaltzaindiaren Hiztegira zoaz. Zelako nahastea, argitu
> dezadan.
>
>
>
> Flandes/Flandria edo eratorriak Hiztegi Batuan (†) bilatzeko “fla” idatzi
> dut eta “flan” agertu zait, besterik ez. Harrigarria. “Flam” idatzi eta
> berriro “flan”.
>
>
>
> Kontua da hizki segida bat sartu eta horren antzeko hitzak ematen
> dizkizula (“erator” bilatu, eta ‘eragon’, ‘eraskor’, ‘eratorri’ eta’eratsi’
> agertzen dira, baina ez ‘eratorbide’, ‘eratorpen’ eta ‘eratortze’).
>
>
>
> Hizki segida bat hasieran duten hitz guztiak bilatzeko (orain arte Hiztegi
> Batuan egiten genuena egiteko), orain Hiztegi Batu Oinarridunera jo behar
> da Euskaltzaindiaren webgunean, eta lehengo Hiztegi Batuak (†) ematen
> zizkizun erantzunak emango dizkizu, datu gehigarriak erantsita.
>
>
>
> Arazoa zein da? Euskalbarrek ez duela Hiztegi Batu Oinarriduna eskaintzen.
> Zoragarria litzateke Euskalabarrek HBO aukera ere ematea, hitz familia
> osoaren emaitzak jasotzeko modua izateko, orain arte bezala.
>
>
>
> Mila eta bat esker, aurretik.
>
>
>
> Jon Agirre
>
>
> <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161006/244300d6/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago