[itzul] "Trabajo reproductivo" eta "visibilizar"

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Ast, Urr 6, 11:22:16, CEST 2016


Beraz, formula horri eutsi diote...

Ba, orduan, momentuz, "lan produktiboa/erreproduktiboa"...

Milesker berriro, Maite!

maite darceles<mdarceles a bildua hobest.es> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
urriak 6 10:32):

> Ingelesez:  Productive and reproductive labor (labour)
> Frantsesez: Travail productif et travail reproductif
> Katalanez: treball productiu y treball reproductiu
>
>
>
> Maite Darceles  mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
> maitedarceles.blogspot.com  [image: Facebook]
> <http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
> <https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
> <http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
> Scoop.It]
> <http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
> Hobest] <http://hobest.es>
>
>
>
> Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko urriak 6 10:06):
>
> Milesker, Maite eta Sara!
>>
>> "Ekoizte-lana/ugaltze-lana" da burura etorri zitzaigun lehenengoa, baina
>> ez dut uste horrek ondo islatzen duenik kontua zertan den. "Trabajo
>> reproductivo" askoz kontzeptu zabalagoa da, ugalketari lotutako kontuez
>> gain, familia osoaren "zaintza-lanak" (modu zabalean ulertuta), etxeko
>> lanak eta abar hartzen dituelako.
>>
>> Bestea ere topatu nuen, bai, "lan produktibo/erreproduktibo" bikotea, eta
>> uste dut hobeto funtzionatzen duela, baina tira, horrek ere ez du ondo
>> azaltzen zertaz ari garen.
>>
>> Kontzeptu biak batera ageri direnean apur bat argitzen da kontua, hau da,
>> "lan produktiboa/erreproduktiboa" bikoteak informazio gehiago ematen du (ez
>> asko). Baina, orduan, zer egin bakarra aipatu behar denean?
>>
>> Beste alde batetik, gaztelaniazko "trabajo reproductivo" hori ere, nahiko
>> lausoa da. Beste erdaretan nondik jo dute?
>>
>>
>>
>> Sara Muniozguren Ortiz via ItzuL<itzul a bildua postaria.com> igorleak hau idatzi
>> zuen (2016(e)ko urriak 6 09:31):
>>
>> Nik bi modu hauetara ditut ikusita:
>>> ekoizte-lana eta ugaltze-lana
>>> lan produktiboa eta lan erreproduktiboa
>>>
>>> 2016-10-06 9:25 GMT+02:00 maite darceles <mdarceles a bildua hobest.es>:
>>>
>>>> Kaixo Patricia,
>>>> "Tabajo productivo/reproductivo" euskaraz nola eman behar ditugun
>>>> interesatzen zait eta begira aritu naiz piska bat, zuk ere egingo zenuen...
>>>> Euskaltermen ez da ezer er agertzen, "reproductivo" biologia sailkapenean
>>>> agertzen da bakarrik, eta ez ekonomia, gizartea edo soziologiakoetan.
>>>> Elhuyaren ere berdintsu.
>>>> Googlen begiratuz, berriz, *Alternatiben Hiria* ekimenak emandakoa
>>>> bakarrik aurkitzen dut (hemen
>>>> <http://alternatibenherria.eus/2015/10/17/zer-egongo-da-alternatiben-herrian-hemen-informazio-guztia/>):
>>>> lan produktibo eta erreproduktibo. Beste hainbat kasuetan, kasualitatez edo
>>>> arrazoi bitxiren batengatik, beti gazteleraz agertzen da formulazio hori
>>>> nahiz eta dokumentuak elebitan izan. Bitxikeria moduan, EH Bilduren
>>>> orri hau
>>>> <https://ehbildu.eus/eu/hauteskundeak/kongresua-eta-senatua-2016/madrilera-zertara>
>>>> euskaraz dago osorik, aipatutako "trabajo productivo / reproductivo"
>>>> agertzen diren paragrafoa izan ezik.
>>>>
>>>>
>>>> Maite Darceles  mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
>>>> maitedarceles.blogspot.com  [image: Facebook]
>>>> <http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
>>>> <https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
>>>> <http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
>>>> Scoop.It]
>>>> <http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
>>>> Hobest] <http://hobest.es>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>> (2016(e)ko urriak 6 08:58):
>>>>
>>>>> Kaixo guztioi:
>>>>>
>>>>> Herriko emakumeei buruzko testu batean ageri zaizkit goiko kontzeptu
>>>>> horiek biak. Zelan eman euskaraz?
>>>>>
>>>>> Bueltaka ibili gara, ea trabajo reproductivo
>>>>> <https://es.wikipedia.org/wiki/Trabajo_reproductivo> hori
>>>>> "zaintza-lana(k)" izan daitekeen, eta horrela eman dugu... baina apur bat
>>>>> hankamotz dagoela iruditzen zait, murritza dela.
>>>>>
>>>>> Eta bigarrena, visibilizar (el trabajo, la trayectoria vital o
>>>>> profesional de las mujeres), "ikusgarri egin", "nabarmendu", "agerian
>>>>> jarri"...
>>>>>
>>>>> Gustura asko hartuko ditut zuen iruzkin eta proposamenak.
>>>>>
>>>>> Patricia
>>>>>
>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161006/e599a935/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago