[itzul] "Trabajo reproductivo" eta "visibilizar"

Agirre Garai, Jon jon-agirre a bildua euskadi.eus
Ast, Urr 6, 12:10:09, CEST 2016


Hitzak izendapenak baino ez dira, etiketak. Hitzek ez dute ezer adierazten, adierazi nahi dutena argitu arte. “Trabajo reproductivo” zer den inork ez daki, zer den norbaitek azaldu arte. Eta izendapena den titulu horrek ezin ditu bere baitan jaso kontzeptuak dituen inplikazio guztiak. Berdin-berdin “ugaltze lana” esanda (edo ‘ugalketa lana’ esanda). Ez da gehiago esaten ez hobeto ulertzen “lan erreproduktiboa” esanda; aitzitik, euskaratik abiatuta, “erreproduktiboa” erreprodukzioarekin edo erreproduzitzearekin lotuko genuke, ez ugalketarekin (cf. Euskaltzaindiaren Hiztegian: erreprodukzio iz. Arg., Mus., Zin. Erreproduzitzea.  eta erreproduzitu, erreproduzi, erreproduzitzen du ad. Arg., Mus., Zin. Soinuak edo irudiak grabaturik dauden euskarria erabiliz, soinu edo irudi horiek berriz gertarazi. Disko mota honek hotsak eta irudiak grabatzen eta erreproduzitzen ditu.).

Sarasolaren “Euskara batuaren ajeak” liburuan polito dio (“prebarikazio” hitzaren ordez irakurri “erreprodukzio”): “Euskaldun ikasi arruntak ez daki zer den cohecho, contractual, prevaricación eta abar, eta, hortaz, ez daki zer den kohetxo, kontraktual, prebarikazio eta abar. Baina azken hauen ordez beste zerbait esaten zaionean, eman dezagun prebarikazio-ren ordez erauzpen esaten zaionean ‒hitz hau erabat desegokia iruditzen zait, baina berdin dio orain‒, erauzpen hori ea zer arraio den galdetzen du, eta prebarikazio esan nahi duela erantzuten zaionean, azken hau ulertuko balu bezala aritzen da”.

Alegia, “erreproduktibo” ulertuko bagenu bezala arituko gara, baina euskaratik abiatuta ulertzerik ez dago, eta gaztelaniatik abiatuta, ikasi arte, ez genituzke ulertuko ematen zaizkion genero inplikazio guztiak. Bestalde, ‘ugaltzea’ ‘izaki bizidun batek bere kidekoak sortzea’ baino ez bada ere, hau da, ondorengo bularraldi, zaintza, guraso-aginte, ardura, eragozpen, oztopo, gizarte-muga eta buruhausterik adierazten ez badu ere, konnotazio horiek guztiak eransten dizkiona testuinguruaren genero ikuspegia da, eta, ondorioz, ‘ugaltze lana’-k baditu, bai, zertzelada horiek guztiak bereganatzen, ‘reproductivo’, ‘reproductive’, ‘reproductif’ eta ‘reproductiu’ hitzek bakoitzak bere hizkuntzan adina, gutxienez.

Jon


From: Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
Sent: osteguna, 2016.eko urriak 6 10:07
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] "Trabajo reproductivo" eta "visibilizar"

Milesker, Maite eta Sara!

"Ekoizte-lana/ugaltze-lana" da burura etorri zitzaigun lehenengoa, baina ez dut uste horrek ondo islatzen duenik kontua zertan den. "Trabajo reproductivo" askoz kontzeptu zabalagoa da, ugalketari lotutako kontuez gain, familia osoaren "zaintza-lanak" (modu zabalean ulertuta), etxeko lanak eta abar hartzen dituelako.
Bestea ere topatu nuen, bai, "lan produktibo/erreproduktibo" bikotea, eta uste dut hobeto funtzionatzen duela, baina tira, horrek ere ez du ondo azaltzen zertaz ari garen.
Kontzeptu biak batera ageri direnean apur bat argitzen da kontua, hau da, "lan produktiboa/erreproduktiboa" bikoteak informazio gehiago ematen du (ez asko). Baina, orduan, zer egin bakarra aipatu behar denean?
Beste alde batetik, gaztelaniazko "trabajo reproductivo" hori ere, nahiko lausoa da. Beste erdaretan nondik jo dute?



Sara Muniozguren Ortiz via ItzuL<itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko urriak 6 09:31):
Nik bi modu hauetara ditut ikusita:
ekoizte-lana eta ugaltze-lana
lan produktiboa eta lan erreproduktiboa

[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_seguridad.jpg]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161006/cc160ac1/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago