[itzul] "Trabajo reproductivo" eta "visibilizar"
koro navarro
navarro.koro a bildua gmail.com
Ast, Urr 6, 12:41:26, CEST 2016
Oso ona eta argia Jonen erantzuna.
Beharrezkoa ere bai auzien mamira joateko, axalean galduta ibili beharrean
beti.
Eta aukera batzuk zergatik egiten ditugun behintzat jakin.
2016-10-06 12:10 GMT+02:00 Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus>:
> Hitzak izendapenak baino ez dira, etiketak. Hitzek ez dute ezer
> adierazten, adierazi nahi dutena argitu arte. “Trabajo reproductivo” zer
> den inork ez daki, zer den norbaitek azaldu arte. Eta izendapena den titulu
> horrek ezin ditu bere baitan jaso kontzeptuak dituen inplikazio guztiak.
> Berdin-berdin “ugaltze lana” esanda (edo ‘ugalketa lana’ esanda). Ez da
> gehiago esaten ez hobeto ulertzen “lan erreproduktiboa” esanda; aitzitik,
> euskaratik abiatuta, “erreproduktiboa” erreprodukzioarekin edo
> erreproduzitzearekin lotuko genuke, ez ugalketarekin (cf. Euskaltzaindiaren
> Hiztegian: *erreprodukzio* iz. *Arg.*, *Mus.*, *Zin.* Erreproduzitzea. eta
> *erreproduzitu*, erreproduzi, erreproduzitzen *du* ad. *Arg.*, *Mus.*,
> *Zin.* Soinuak edo irudiak grabaturik dauden euskarria erabiliz, soinu
> edo irudi horiek berriz gertarazi. *Disko mota honek hotsak eta irudiak
> grabatzen eta erreproduzitzen ditu*.).
>
>
>
> Sarasolaren “Euskara batuaren ajeak” liburuan polito dio (“*prebarikazio*”
> hitzaren ordez irakurri “*erreprodukzio*”): “Euskaldun ikasi arruntak ez
> daki zer den *cohecho*, *contractual*, *prevaricación* eta abar, eta,
> hortaz, ez daki zer den *kohetxo*, *kontraktual*, *prebarikazio* eta
> abar. Baina azken hauen ordez beste zerbait esaten zaionean, eman dezagun
> *prebarikazio*-ren ordez *erauzpen* esaten zaionean ‒hitz hau erabat
> desegokia iruditzen zait, baina berdin dio orain‒, *erauzpen* hori ea zer
> arraio den galdetzen du, eta *prebarikazio* esan nahi duela erantzuten
> zaionean, azken hau ulertuko balu bezala aritzen da”.
>
>
>
> Alegia, “erreproduktibo” ulertuko bagenu bezala arituko gara, baina
> euskaratik abiatuta ulertzerik ez dago, eta gaztelaniatik abiatuta, ikasi
> arte, ez genituzke ulertuko ematen zaizkion genero inplikazio guztiak.
> Bestalde, ‘ugaltzea’ ‘izaki bizidun batek bere kidekoak sortzea’ baino ez
> bada ere, hau da, ondorengo bularraldi, zaintza, guraso-aginte, ardura,
> eragozpen, oztopo, gizarte-muga eta buruhausterik adierazten ez badu ere,
> konnotazio horiek guztiak eransten dizkiona testuinguruaren genero
> ikuspegia da, eta, ondorioz, ‘ugaltze lana’-k baditu, bai, zertzelada
> horiek guztiak bereganatzen, ‘reproductivo’, ‘reproductive’, ‘reproductif’
> eta ‘reproductiu’ hitzek bakoitzak bere hizkuntzan adina, gutxienez.
>
>
>
> Jon
>
>
>
>
>
> *From:* Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
> *Sent:* osteguna, 2016.eko urriak 6 10:07
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] "Trabajo reproductivo" eta "visibilizar"
>
>
>
> Milesker, Maite eta Sara!
>
>
> "Ekoizte-lana/ugaltze-lana" da burura etorri zitzaigun lehenengoa, baina
> ez dut uste horrek ondo islatzen duenik kontua zertan den. "Trabajo
> reproductivo" askoz kontzeptu zabalagoa da, ugalketari lotutako kontuez
> gain, familia osoaren "zaintza-lanak" (modu zabalean ulertuta), etxeko
> lanak eta abar hartzen dituelako.
>
> Bestea ere topatu nuen, bai, "lan produktibo/erreproduktibo" bikotea, eta
> uste dut hobeto funtzionatzen duela, baina tira, horrek ere ez du ondo
> azaltzen zertaz ari garen.
>
> Kontzeptu biak batera ageri direnean apur bat argitzen da kontua, hau da,
> "lan produktiboa/erreproduktiboa" bikoteak informazio gehiago ematen du (ez
> asko). Baina, orduan, zer egin bakarra aipatu behar denean?
>
> Beste alde batetik, gaztelaniazko "trabajo reproductivo" hori ere, nahiko
> lausoa da. Beste erdaretan nondik jo dute?
>
>
>
>
>
>
>
> Sara Muniozguren Ortiz via ItzuL<itzul a bildua postaria.com> igorleak hau idatzi
> zuen (2016(e)ko urriak 6 09:31):
>
> Nik bi modu hauetara ditut ikusita:
> ekoizte-lana eta ugaltze-lana
>
> lan produktiboa eta lan erreproduktiboa
>
>
> <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161006/08dd3258/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago