[itzul] Hiztegi Batua (†) goian bego, Euskaltzaindiaren Hiztegia, Hiztegi Batu Oinarriduna eta Euskalbar

Gilen Mejuto gilenmejuto a bildua gmail.com
Ast, Urr 6, 12:47:55, CEST 2016


Ea, albiste ona da Euskaltzaindaren Hiztegia behingoz izatea sarean. Dena
den, aurkezpen orrian azaltzen den esaldi honek eman dit atentzioa lehen
batean:

*- Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, 1991n hasi eta
2015ean burutu den Hiztegi Batua adieraz, adibidez eta azpisarreraz
hornitzen duena.*

Iruditzen zait erlatiboen jokoa nahiko traketsa dela. Agian, egokiago
litzateke honelako zerbait:


*- Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, eta adieraz, adibidez
eta azpisarreraz hornitzen du Hiztegi Batua, zeina 1991n hasi eta 2015ean
burutu den.*

Zer deritozue?

Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko urriak 6 12:27):

> Hiztegi Batuan zegoen guztia Euskaltzaindiaren Hiztegian dago orain,
> osatua. Horregatik kendu dute Hiztegi Batua.
> Euskalbarretik kontsultak egiteko, ez da ezer aldatzen. "Hiztegi Batua"
> eskatuz gero, Euskaltzaindiaren Hiztegira joango da, eta han izango dugu
> lehengo informazioa eta berria.
> <Hizki segida bat hasieran duten hitz guztiak bilatzeko>, nahikoa da
> behealdean dagoen "bilaketa aurreratua" aukerara joatea eta "hitz-hasiera"
> hautatzea.
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
>
> a.mujika a bildua elhuyar.com
>
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
> [image:
> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
> 2016-10-06 10:54 GMT+02:00 Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus>:
>
>> Ez dakit noizko berria den ‒ez aspaldikoa, baina‒, ni gaur konturatu
>> naiz: Hiztegi Batua ez dago.
>>
>>
>>
>> Horren baliokide hurbilena Hiztegi Batu Oinarriduna da, baina
>> Euskalbarren ‘Batua’ sakatuta Euskaltzaindiaren Hiztegira zoaz. Zelako
>> nahastea, argitu dezadan.
>>
>>
>>
>> Flandes/Flandria edo eratorriak Hiztegi Batuan (†) bilatzeko “fla” idatzi
>> dut eta “flan” agertu zait, besterik ez. Harrigarria. “Flam” idatzi eta
>> berriro “flan”.
>>
>>
>>
>> Kontua da hizki segida bat sartu eta horren antzeko hitzak ematen
>> dizkizula (“erator” bilatu, eta ‘eragon’, ‘eraskor’, ‘eratorri’ eta’eratsi’
>> agertzen dira, baina ez ‘eratorbide’, ‘eratorpen’ eta ‘eratortze’).
>>
>>
>>
>> Hizki segida bat hasieran duten hitz guztiak bilatzeko (orain arte
>> Hiztegi Batuan egiten genuena egiteko), orain Hiztegi Batu Oinarridunera jo
>> behar da Euskaltzaindiaren webgunean, eta lehengo Hiztegi Batuak (†) ematen
>> zizkizun erantzunak emango dizkizu, datu gehigarriak erantsita.
>>
>>
>>
>> Arazoa zein da? Euskalbarrek ez duela Hiztegi Batu Oinarriduna
>> eskaintzen. Zoragarria litzateke Euskalabarrek HBO aukera ere ematea, hitz
>> familia osoaren emaitzak jasotzeko modua izateko, orain arte bezala.
>>
>>
>>
>> Mila eta bat esker, aurretik.
>>
>>
>>
>> Jon Agirre
>>
>>
>> <http://www.euskadi.net>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161006/1fe425ca/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago