[itzul] Hiztegi Batua (†) goian bego, Euskaltzaindiaren Hiztegia, Hiztegi Batu Oinarriduna eta Euskalbar

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Urr 6, 14:13:52, CEST 2016


Nik ez diot problemarik ikusten esaldiari, Gilen.
Litekeena da, dena den, "Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemaileA da"
jarri beharrean "...hiztegi arauemaile BAT da" jarriz gero, zuri atentzioa
eman dizun efektu hori ez sortzea.
Eta halatan, berriro ere topatuko ginateke euskara jatorrari buruzko
eztabaidetako astingarri zikliko horietako batekin.

Xabier

Gilen Mejuto<gilenmejuto a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
urriak 6 12:47):

> Ea, albiste ona da Euskaltzaindaren Hiztegia behingoz izatea sarean. Dena
> den, aurkezpen orrian azaltzen den esaldi honek eman dit atentzioa lehen
> batean:
>
> *- Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, 1991n hasi eta
> 2015ean burutu den Hiztegi Batua adieraz, adibidez eta azpisarreraz
> hornitzen duena.*
>
> Iruditzen zait erlatiboen jokoa nahiko traketsa dela. Agian, egokiago
> litzateke honelako zerbait:
>
>
> *- Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, eta adieraz,
> adibidez eta azpisarreraz hornitzen du Hiztegi Batua, zeina 1991n hasi eta
> 2015ean burutu den.*
>
> Zer deritozue?
>
> Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko urriak 6 12:27):
>
> Hiztegi Batuan zegoen guztia Euskaltzaindiaren Hiztegian dago orain,
>> osatua. Horregatik kendu dute Hiztegi Batua.
>> Euskalbarretik kontsultak egiteko, ez da ezer aldatzen. "Hiztegi Batua"
>> eskatuz gero, Euskaltzaindiaren Hiztegira joango da, eta han izango dugu
>> lehengo informazioa eta berria.
>> <Hizki segida bat hasieran duten hitz guztiak bilatzeko>, nahikoa da
>> behealdean dagoen "bilaketa aurreratua" aukerara joatea eta "hitz-hasiera"
>> hautatzea.
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
>> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
>> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
>> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>
>>
>> a.mujika a bildua elhuyar.com
>>
>> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>> Zelai Haundi, 3
>> Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>> [image:
>> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>
>> 2016-10-06 10:54 GMT+02:00 Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus>:
>>
>>> Ez dakit noizko berria den ‒ez aspaldikoa, baina‒, ni gaur konturatu
>>> naiz: Hiztegi Batua ez dago.
>>>
>>>
>>>
>>> Horren baliokide hurbilena Hiztegi Batu Oinarriduna da, baina
>>> Euskalbarren ‘Batua’ sakatuta Euskaltzaindiaren Hiztegira zoaz. Zelako
>>> nahastea, argitu dezadan.
>>>
>>>
>>>
>>> Flandes/Flandria edo eratorriak Hiztegi Batuan (†) bilatzeko “fla”
>>> idatzi dut eta “flan” agertu zait, besterik ez. Harrigarria. “Flam” idatzi
>>> eta berriro “flan”.
>>>
>>>
>>>
>>> Kontua da hizki segida bat sartu eta horren antzeko hitzak ematen
>>> dizkizula (“erator” bilatu, eta ‘eragon’, ‘eraskor’, ‘eratorri’ eta’eratsi’
>>> agertzen dira, baina ez ‘eratorbide’, ‘eratorpen’ eta ‘eratortze’).
>>>
>>>
>>>
>>> Hizki segida bat hasieran duten hitz guztiak bilatzeko (orain arte
>>> Hiztegi Batuan egiten genuena egiteko), orain Hiztegi Batu Oinarridunera jo
>>> behar da Euskaltzaindiaren webgunean, eta lehengo Hiztegi Batuak (†) ematen
>>> zizkizun erantzunak emango dizkizu, datu gehigarriak erantsita.
>>>
>>>
>>>
>>> Arazoa zein da? Euskalbarrek ez duela Hiztegi Batu Oinarriduna
>>> eskaintzen. Zoragarria litzateke Euskalabarrek HBO aukera ere ematea, hitz
>>> familia osoaren emaitzak jasotzeko modua izateko, orain arte bezala.
>>>
>>>
>>>
>>> Mila eta bat esker, aurretik.
>>>
>>>
>>>
>>> Jon Agirre
>>>
>>>
>>> <http://www.euskadi.net>
>>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161006/86ecebfe/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago