[itzul] "Trabajo reproductivo" eta "visibilizar"
Patricia Jorge Kuartango
kuartango a bildua gmail.com
Ast, Urr 6, 12:54:22, CEST 2016
Ados, Jon.
koro navarro<navarro.koro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
urriak 6 12:41):
> Oso ona eta argia Jonen erantzuna.
> Beharrezkoa ere bai auzien mamira joateko, axalean galduta ibili beharrean
> beti.
> Eta aukera batzuk zergatik egiten ditugun behintzat jakin.
>
>
> 2016-10-06 12:10 GMT+02:00 Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus>:
>
>> Hitzak izendapenak baino ez dira, etiketak. Hitzek ez dute ezer
>> adierazten, adierazi nahi dutena argitu arte. “Trabajo reproductivo” zer
>> den inork ez daki, zer den norbaitek azaldu arte. Eta izendapena den titulu
>> horrek ezin ditu bere baitan jaso kontzeptuak dituen inplikazio guztiak.
>> Berdin-berdin “ugaltze lana” esanda (edo ‘ugalketa lana’ esanda). Ez da
>> gehiago esaten ez hobeto ulertzen “lan erreproduktiboa” esanda; aitzitik,
>> euskaratik abiatuta, “erreproduktiboa” erreprodukzioarekin edo
>> erreproduzitzearekin lotuko genuke, ez ugalketarekin (cf. Euskaltzaindiaren
>> Hiztegian: *erreprodukzio* iz. *Arg.*, *Mus.*, *Zin.* Erreproduzitzea. eta
>> *erreproduzitu*, erreproduzi, erreproduzitzen *du* ad. *Arg.*, *Mus.*,
>> *Zin.* Soinuak edo irudiak grabaturik dauden euskarria erabiliz, soinu
>> edo irudi horiek berriz gertarazi. *Disko mota honek hotsak eta irudiak
>> grabatzen eta erreproduzitzen ditu*.).
>>
>>
>>
>> Sarasolaren “Euskara batuaren ajeak” liburuan polito dio (“*prebarikazio*”
>> hitzaren ordez irakurri “*erreprodukzio*”): “Euskaldun ikasi arruntak ez
>> daki zer den *cohecho*, *contractual*, *prevaricación* eta abar, eta,
>> hortaz, ez daki zer den *kohetxo*, *kontraktual*, *prebarikazio* eta
>> abar. Baina azken hauen ordez beste zerbait esaten zaionean, eman dezagun
>> *prebarikazio*-ren ordez *erauzpen* esaten zaionean ‒hitz hau erabat
>> desegokia iruditzen zait, baina berdin dio orain‒, *erauzpen* hori ea
>> zer arraio den galdetzen du, eta *prebarikazio* esan nahi duela
>> erantzuten zaionean, azken hau ulertuko balu bezala aritzen da”.
>>
>>
>>
>> Alegia, “erreproduktibo” ulertuko bagenu bezala arituko gara, baina
>> euskaratik abiatuta ulertzerik ez dago, eta gaztelaniatik abiatuta, ikasi
>> arte, ez genituzke ulertuko ematen zaizkion genero inplikazio guztiak.
>> Bestalde, ‘ugaltzea’ ‘izaki bizidun batek bere kidekoak sortzea’ baino ez
>> bada ere, hau da, ondorengo bularraldi, zaintza, guraso-aginte, ardura,
>> eragozpen, oztopo, gizarte-muga eta buruhausterik adierazten ez badu ere,
>> konnotazio horiek guztiak eransten dizkiona testuinguruaren genero
>> ikuspegia da, eta, ondorioz, ‘ugaltze lana’-k baditu, bai, zertzelada
>> horiek guztiak bereganatzen, ‘reproductivo’, ‘reproductive’, ‘reproductif’
>> eta ‘reproductiu’ hitzek bakoitzak bere hizkuntzan adina, gutxienez.
>>
>>
>>
>> Jon
>>
>>
>>
>>
>>
>> *From:* Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
>> *Sent:* osteguna, 2016.eko urriak 6 10:07
>> *To:* ItzuL
>> *Subject:* Re: [itzul] "Trabajo reproductivo" eta "visibilizar"
>>
>>
>>
>> Milesker, Maite eta Sara!
>>
>>
>> "Ekoizte-lana/ugaltze-lana" da burura etorri zitzaigun lehenengoa, baina
>> ez dut uste horrek ondo islatzen duenik kontua zertan den. "Trabajo
>> reproductivo" askoz kontzeptu zabalagoa da, ugalketari lotutako kontuez
>> gain, familia osoaren "zaintza-lanak" (modu zabalean ulertuta), etxeko
>> lanak eta abar hartzen dituelako.
>>
>> Bestea ere topatu nuen, bai, "lan produktibo/erreproduktibo" bikotea, eta
>> uste dut hobeto funtzionatzen duela, baina tira, horrek ere ez du ondo
>> azaltzen zertaz ari garen.
>>
>> Kontzeptu biak batera ageri direnean apur bat argitzen da kontua, hau da,
>> "lan produktiboa/erreproduktiboa" bikoteak informazio gehiago ematen du (ez
>> asko). Baina, orduan, zer egin bakarra aipatu behar denean?
>>
>> Beste alde batetik, gaztelaniazko "trabajo reproductivo" hori ere, nahiko
>> lausoa da. Beste erdaretan nondik jo dute?
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> Sara Muniozguren Ortiz via ItzuL<itzul a bildua postaria.com> igorleak hau idatzi
>> zuen (2016(e)ko urriak 6 09:31):
>>
>> Nik bi modu hauetara ditut ikusita:
>> ekoizte-lana eta ugaltze-lana
>>
>> lan produktiboa eta lan erreproduktiboa
>>
>>
>> <http://www.euskadi.net>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161006/c283084d/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago