[itzul] Hiztegi Batua (†) goian bego, Euskaltzaindiaren Hiztegia, Hiztegi Batu Oinarriduna eta Euskalbar
Gilen Mejuto
gilenmejuto a bildua gmail.com
Ast, Urr 6, 14:25:29, CEST 2016
Ez, ni erlatiboaz ari naiz, nola esaldi horrek erlatibo murrizgarria
erabiltzen duen ez-murrizgarriak emateko. Nik, orain arte ikasitakoak balio
badit, hala ikusten dut.
Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko urriak 6 14:13):
> Nik ez diot problemarik ikusten esaldiari, Gilen.
> Litekeena da, dena den, "Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemaileA
> da" jarri beharrean "...hiztegi arauemaile BAT da" jarriz gero, zuri
> atentzioa eman dizun efektu hori ez sortzea.
> Eta halatan, berriro ere topatuko ginateke euskara jatorrari buruzko
> eztabaidetako astingarri zikliko horietako batekin.
>
> Xabier
>
> Gilen Mejuto<gilenmejuto a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> urriak 6 12:47):
>
>> Ea, albiste ona da Euskaltzaindaren Hiztegia behingoz izatea sarean. Dena
>> den, aurkezpen orrian azaltzen den esaldi honek eman dit atentzioa lehen
>> batean:
>>
>> *- Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, 1991n hasi eta
>> 2015ean burutu den Hiztegi Batua adieraz, adibidez eta azpisarreraz
>> hornitzen duena.*
>>
>> Iruditzen zait erlatiboen jokoa nahiko traketsa dela. Agian, egokiago
>> litzateke honelako zerbait:
>>
>>
>> *- Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, eta adieraz,
>> adibidez eta azpisarreraz hornitzen du Hiztegi Batua, zeina 1991n hasi eta
>> 2015ean burutu den.*
>>
>> Zer deritozue?
>>
>> Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi
>> zuen (2016(e)ko urriak 6 12:27):
>>
>> Hiztegi Batuan zegoen guztia Euskaltzaindiaren Hiztegian dago orain,
>>> osatua. Horregatik kendu dute Hiztegi Batua.
>>> Euskalbarretik kontsultak egiteko, ez da ezer aldatzen. "Hiztegi Batua"
>>> eskatuz gero, Euskaltzaindiaren Hiztegira joango da, eta han izango dugu
>>> lehengo informazioa eta berria.
>>> <Hizki segida bat hasieran duten hitz guztiak bilatzeko>, nahikoa da
>>> behealdean dagoen "bilaketa aurreratua" aukerara joatea eta "hitz-hasiera"
>>> hautatzea.
>>>
>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
>>> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
>>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
>>> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
>>> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>>
>>>
>>> a.mujika a bildua elhuyar.com
>>>
>>> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>>> Zelai Haundi, 3
>>> Osinalde industrialdea
>>> 20170 Usurbil
>>>
>>> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>> [image:
>>> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>>
>>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>>
>>> 2016-10-06 10:54 GMT+02:00 Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus>:
>>>
>>>> Ez dakit noizko berria den ‒ez aspaldikoa, baina‒, ni gaur konturatu
>>>> naiz: Hiztegi Batua ez dago.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Horren baliokide hurbilena Hiztegi Batu Oinarriduna da, baina
>>>> Euskalbarren ‘Batua’ sakatuta Euskaltzaindiaren Hiztegira zoaz. Zelako
>>>> nahastea, argitu dezadan.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Flandes/Flandria edo eratorriak Hiztegi Batuan (†) bilatzeko “fla”
>>>> idatzi dut eta “flan” agertu zait, besterik ez. Harrigarria. “Flam” idatzi
>>>> eta berriro “flan”.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Kontua da hizki segida bat sartu eta horren antzeko hitzak ematen
>>>> dizkizula (“erator” bilatu, eta ‘eragon’, ‘eraskor’, ‘eratorri’ eta’eratsi’
>>>> agertzen dira, baina ez ‘eratorbide’, ‘eratorpen’ eta ‘eratortze’).
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Hizki segida bat hasieran duten hitz guztiak bilatzeko (orain arte
>>>> Hiztegi Batuan egiten genuena egiteko), orain Hiztegi Batu Oinarridunera jo
>>>> behar da Euskaltzaindiaren webgunean, eta lehengo Hiztegi Batuak (†) ematen
>>>> zizkizun erantzunak emango dizkizu, datu gehigarriak erantsita.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Arazoa zein da? Euskalbarrek ez duela Hiztegi Batu Oinarriduna
>>>> eskaintzen. Zoragarria litzateke Euskalabarrek HBO aukera ere ematea, hitz
>>>> familia osoaren emaitzak jasotzeko modua izateko, orain arte bezala.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Mila eta bat esker, aurretik.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Jon Agirre
>>>>
>>>>
>>>> <http://www.euskadi.net>
>>>>
>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161006/0b5a14c9/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago