[itzul] Hiztegi Batua (†) goian bego, Euskaltzaindiaren Hiztegia, Hiztegi Batu Oinarriduna eta Euskalbar
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Urr 6, 14:31:51, CEST 2016
Esango nuke esanahi murrizgarri bat adierazten duelakoan uler
daitekeela: "*1991n
hasi eta 2015ean burutu den Hiztegi Batua adieraz, adibidez eta
azpisarreraz hornitzen duEN hiztegi arauemailea".*
Xabier
Gilen Mejuto<gilenmejuto a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
urriak 6 14:25):
> Ez, ni erlatiboaz ari naiz, nola esaldi horrek erlatibo murrizgarria
> erabiltzen duen ez-murrizgarriak emateko. Nik, orain arte ikasitakoak balio
> badit, hala ikusten dut.
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko urriak 6 14:13):
>
> Nik ez diot problemarik ikusten esaldiari, Gilen.
>> Litekeena da, dena den, "Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemaileA
>> da" jarri beharrean "...hiztegi arauemaile BAT da" jarriz gero, zuri
>> atentzioa eman dizun efektu hori ez sortzea.
>> Eta halatan, berriro ere topatuko ginateke euskara jatorrari buruzko
>> eztabaidetako astingarri zikliko horietako batekin.
>>
>> Xabier
>>
>> Gilen Mejuto<gilenmejuto a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>> urriak 6 12:47):
>>
>>> Ea, albiste ona da Euskaltzaindaren Hiztegia behingoz izatea sarean.
>>> Dena den, aurkezpen orrian azaltzen den esaldi honek eman dit atentzioa
>>> lehen batean:
>>>
>>> *- Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, 1991n hasi eta
>>> 2015ean burutu den Hiztegi Batua adieraz, adibidez eta azpisarreraz
>>> hornitzen duena.*
>>>
>>> Iruditzen zait erlatiboen jokoa nahiko traketsa dela. Agian, egokiago
>>> litzateke honelako zerbait:
>>>
>>>
>>> *- Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, eta adieraz,
>>> adibidez eta azpisarreraz hornitzen du Hiztegi Batua, zeina 1991n hasi eta
>>> 2015ean burutu den.*
>>>
>>> Zer deritozue?
>>>
>>> Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi
>>> zuen (2016(e)ko urriak 6 12:27):
>>>
>>> Hiztegi Batuan zegoen guztia Euskaltzaindiaren Hiztegian dago orain,
>>>> osatua. Horregatik kendu dute Hiztegi Batua.
>>>> Euskalbarretik kontsultak egiteko, ez da ezer aldatzen. "Hiztegi Batua"
>>>> eskatuz gero, Euskaltzaindiaren Hiztegira joango da, eta han izango dugu
>>>> lehengo informazioa eta berria.
>>>> <Hizki segida bat hasieran duten hitz guztiak bilatzeko>, nahikoa da
>>>> behealdean dagoen "bilaketa aurreratua" aukerara joatea eta "hitz-hasiera"
>>>> hautatzea.
>>>>
>>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
>>>> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
>>>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
>>>> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
>>>> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>>>
>>>>
>>>> a.mujika a bildua elhuyar.com
>>>>
>>>> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>>>> Zelai Haundi, 3
>>>> Osinalde industrialdea
>>>> 20170 Usurbil
>>>>
>>>> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>>> [image:
>>>> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>>>
>>>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>>>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>>>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>>>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>>>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>>>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>>>
>>>> 2016-10-06 10:54 GMT+02:00 Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus>:
>>>>
>>>>> Ez dakit noizko berria den ‒ez aspaldikoa, baina‒, ni gaur konturatu
>>>>> naiz: Hiztegi Batua ez dago.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Horren baliokide hurbilena Hiztegi Batu Oinarriduna da, baina
>>>>> Euskalbarren ‘Batua’ sakatuta Euskaltzaindiaren Hiztegira zoaz. Zelako
>>>>> nahastea, argitu dezadan.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Flandes/Flandria edo eratorriak Hiztegi Batuan (†) bilatzeko “fla”
>>>>> idatzi dut eta “flan” agertu zait, besterik ez. Harrigarria. “Flam” idatzi
>>>>> eta berriro “flan”.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Kontua da hizki segida bat sartu eta horren antzeko hitzak ematen
>>>>> dizkizula (“erator” bilatu, eta ‘eragon’, ‘eraskor’, ‘eratorri’ eta’eratsi’
>>>>> agertzen dira, baina ez ‘eratorbide’, ‘eratorpen’ eta ‘eratortze’).
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Hizki segida bat hasieran duten hitz guztiak bilatzeko (orain arte
>>>>> Hiztegi Batuan egiten genuena egiteko), orain Hiztegi Batu Oinarridunera jo
>>>>> behar da Euskaltzaindiaren webgunean, eta lehengo Hiztegi Batuak (†) ematen
>>>>> zizkizun erantzunak emango dizkizu, datu gehigarriak erantsita.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Arazoa zein da? Euskalbarrek ez duela Hiztegi Batu Oinarriduna
>>>>> eskaintzen. Zoragarria litzateke Euskalabarrek HBO aukera ere ematea, hitz
>>>>> familia osoaren emaitzak jasotzeko modua izateko, orain arte bezala.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Mila eta bat esker, aurretik.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Jon Agirre
>>>>>
>>>>>
>>>>> <http://www.euskadi.net>
>>>>>
>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161006/18c63fad/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago