[itzul] "Trabajo reproductivo" eta "visibilizar"
maite darceles
mdarceles a bildua hobest.es
Or, Urr 7, 09:21:30, CEST 2016
Kaixo, berriz ere, guztioi,
Interesgarria jarri da elkarrizketa hau eta gehixeago sakontzera eraman nau.
Atzo beste zenbait hizkuntzetan nola ematen zen aipatu nuen, baina
garrantzitsuena falta zen: alemana, Marxek berak erabili zuena. Nire
araketaren arabera alemanez "Produktive Arbeit" eta "Reproduktive Arbeit"
esaten da, eta bigarren honentzat "Reproduktionsarbeit " ere askotan topatu
dut.
"Reproduktive Arbeit" Marxek sortutako kategoria edo kontzeptu berri bat
da, eta ezin da ulertu Marxentzat "Produktive Arbeit" zer den ulertu gabe.
Horreratarako Rosa Luxemburgoren hitz hauek:
*"Mientras el capitalismo y su sistema salarial gobiernen, sólo el tipo de
trabajo que genere plusvalía, que genere beneficio capitalista, será
considerado productivo. Desde este punto de vista, la bailarina de
musichall cuyas piernas barren beneficio a los bolsillos de su empleador es
una trabajadora productiva, mientras que el duro trabajo de las mujeres y
madres proletarias en las cuatro paredes de sus casas es considerado
improductivo. Esto suena brutal y demente, pero corresponde exactamente con
la brutalidad y demencia de nuestra economía capitalista actual." (Estelle
Cooch-en testu honetan topatu dut
<http://lahiedra.info/la-importancia-de-la-reproduccion-social/>)*
"Reproduktive Arbeit" "Produktive Arbeit" ez dena da, eta besteak beste
"Soziale Reproduktion"/"Reproducción social"/ "Social Reproduction" ideiari
egiten dio erreferentzia. (Hona hemen, hurrengo erronka: nola eman hori
euskaraz?)
Irakurlea produktibo/erreproduktibo loturaz ohartarazteko bikote hori
egokiagoa iruditzen zait (Marxek ere hautu hori zerbaitengatik egingo zuen
ba...), bi kategoria horiek, eta horiek bakarrik, dituen paradigma bat
adierazi nahi dugulako. Ekoizpen-lan / ugalketa-lan bikoteak horiez gain
beste lan motak ere egon litezkeela pentsaraz gaitzake.
Bigarren araketa: Reproduktive - Reproduktion hitzek alemanez zein esanahai
dute? Gazteleraz, ingelesez, frantsesez eta katalanez esanahi nagusietakoa
ugalketa bada (sexu-ugalketa), alemanez hitz horrek ez du adiera hori
hartzen, kopia, errepikapena eta antzeko esnahiak baizik (Hona bi
hiztegitako orriak hori baieztatzeko: langenscheidt
<http://es.langenscheidt.com/aleman-espanol/reproduktion> eta wordreference
<http://www.wordreference.com/deen/reverse/Reproduktion>). Hau da,
euskaraz, erreprodukzio hitzarekin Euskaltzaindiak egin omen duen hautuaren
antzerako esanahiak ditu hitz honek alemanez ere. Beraz, argi xamar ikusten
da Marxek ez ziola ugalketaren adiera eman nahi, eta beste hizkuntzetan
"Reproduktion" hitzak dituen adierek eramaten gaituztela ugalketarekin
lotzen, eta ez hasierako jatorrizko esanahiak.
Azkenik, nire ustetan, euskal irakurle arruntari mesede egingo diogu,
askorentzat berria izango den kategoria aipatzean (eta gehienontzat esanahi
oso lausoa duena) beste hizkuntzetako ordaina zein den erraz ohartzeko
bidea ematen badiogu, eta horrela kontzeptuan sakondu nahi badu bere eskura
material zabalagoa edukiko du eskura.
Hasiera batean ez neukan guztiz argi, baina orain ez daukat dudarik
euskarazko ordainak zein behar duen.
Asteburu on!
Maite
Maite Darceles mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
maitedarceles.blogspot.com [image: Facebook]
<http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
<https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
<http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
Scoop.It]
<http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
Hobest] <http://hobest.es>
Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko urriak 6 14:18):
> Eskerrik asko, Eider.
>
> Oso aberatsa zure iruzkina ere.
>
> Asteburu on!
>
> Eider Zubiaur<eiderzubiaur a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> urriak 6 14:14):
>
>
>> Eguerdi on,
>>
>> "Producción-reproducción" binomio hori gizarte zientzietan
>> Estrukturalistek gora eta behera darabilte Marxen Kapitala lanaren
>> berrirakurketan. Ekonomia-sistema eta politikaren arteko loturaren
>> iraupenerako gako gisa aztertzen baitute kontzeptu bien interdependentzia.
>> Egia da, bai, nagusi-langile sistemaren iraunkortasunaren zentzua ere
>> ematen diotela "erreprodukzio" hitzari, baina, era berean, lan-indarraren
>> bermatzailea izanik, ugalketa fisiologikoaren ideia ere bertan datza.
>>
>> Objektu eta subjektuaren arteko bereziketa nagusituko nuke bien artean,
>> industria errendimenduaren formulan ezinbesteko elementu bezala finkatzen
>> dituzten heinean. Beraz, esango nuke langileriaren genero egitekoak ere
>> banatzen dituela. Eta, Kapitalaren sasoi hartan, moral victoriarraren
>> ondorengo industrializazioarekin batera ezarri zenez emakume
>> sakrifikatuaren ("abnegada", gazteleraz) rola familia egitura zuzen eta
>> ganorazkoaren bermatzaile bezala, egungo genero eztabaidek gizarte marko
>> bera darabilten zentzuan, ez dut uste orduko hausnarketetatik asko
>> aldentzen denik eremu dialektikoan.
>>
>> Hortaz, nik nahiko ondo ikusten ditut "ekoizpen-lana" eta "ugalketa-lana"
>> familiako rol banaketari dagokionez, patriarkatuaren premisen arabera.
>>
>> Ez dakit argitasun nahikoarekin azaldu dudan, baina "erreprodukzio"
>> hitzari ez diot hartzen horrenbeste menpekotasunaren irudia. Gehiago narama
>> makinen errepikapenerako gaitasunera eta, iruditzen zait, zentzu horretan,
>> galdu egiten dela sakoneko esanahiaren ñabardura afektiboa (baldin eta
>> islatu behar bada). Edonola ere, gai konplexua da teoria dialektikoetan
>> sartu ezkero. Mota honetako erabakietan irizpidea ezartzea da zailena.
>>
>> Beste barik, neure gogoeten inguruko iruzkin azkarra baino ez da, baina
>> balio badizu, hainbat literatura dago kontzeptu horien inguruan filosofia,
>> soziologia eta antropologia ikerketetan.
>>
>> Ondo izan,
>>
>> eider
>>
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161007/41049a53/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago