[itzul] "Trabajo reproductivo" eta "visibilizar"

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Ast, Urr 6, 14:18:38, CEST 2016


Eskerrik asko, Eider.

Oso aberatsa zure iruzkina ere.

Asteburu on!

Eider Zubiaur<eiderzubiaur a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
urriak 6 14:14):

>
> Eguerdi on,
>
> "Producción-reproducción" binomio hori gizarte zientzietan
> Estrukturalistek gora eta behera darabilte Marxen Kapitala lanaren
> berrirakurketan. Ekonomia-sistema eta politikaren arteko loturaren
> iraupenerako gako gisa aztertzen baitute kontzeptu bien interdependentzia.
> Egia da, bai, nagusi-langile sistemaren iraunkortasunaren zentzua ere
> ematen diotela "erreprodukzio" hitzari, baina, era berean, lan-indarraren
> bermatzailea izanik, ugalketa fisiologikoaren ideia ere bertan datza.
>
> Objektu eta subjektuaren arteko bereziketa nagusituko nuke bien artean,
> industria errendimenduaren formulan ezinbesteko elementu bezala finkatzen
> dituzten heinean. Beraz, esango nuke langileriaren genero egitekoak ere
> banatzen dituela. Eta, Kapitalaren sasoi hartan, moral victoriarraren
> ondorengo industrializazioarekin batera ezarri zenez emakume
> sakrifikatuaren ("abnegada", gazteleraz) rola familia egitura zuzen eta
> ganorazkoaren bermatzaile bezala, egungo genero eztabaidek gizarte marko
> bera darabilten zentzuan, ez dut uste orduko hausnarketetatik asko
> aldentzen denik eremu dialektikoan.
>
> Hortaz, nik nahiko ondo ikusten ditut "ekoizpen-lana" eta "ugalketa-lana"
> familiako rol banaketari dagokionez, patriarkatuaren premisen arabera.
>
> Ez dakit argitasun nahikoarekin azaldu dudan, baina "erreprodukzio"
> hitzari ez diot hartzen horrenbeste menpekotasunaren irudia. Gehiago narama
> makinen errepikapenerako gaitasunera eta, iruditzen zait, zentzu horretan,
> galdu egiten dela sakoneko esanahiaren ñabardura afektiboa (baldin eta
> islatu behar bada). Edonola ere, gai konplexua da teoria dialektikoetan
> sartu ezkero. Mota honetako erabakietan irizpidea ezartzea da zailena.
>
> Beste barik, neure gogoeten inguruko iruzkin azkarra baino ez da, baina
> balio badizu, hainbat literatura dago kontzeptu horien inguruan filosofia,
> soziologia eta antropologia ikerketetan.
>
> Ondo izan,
>
>                 eider
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161006/03ffbf0e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago