[itzul] Coworking

inaki irazabalbeitia inakixabier a bildua gmail.com
Ast, Urr 20, 16:24:15, CEST 2016


Arratsaldeon,

Tolosako udala 'coworking' gune bat zabaltzekoa da. Ingelesezko hitz hori
usatzen da euskarazko testuan ere eta, egia esan, ez dut oso gustuko.

Katalanek 'Cotreball' erabiltzen dute eta frantsesez 'cotravail'. Guk
'kolana' egin genezake, nahiz eta 'ko' aurrizkia mailegatzeari buruz dagoen
kezka ikusi dudan Itzuleko artxiboan.

Euskaraz maileguaren bidetik jo behar al dugu? Beste aukerarik?

Mila esker,

Inaki
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161020/fb0d4f28/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago