[itzul] Coworking
inaki irazabalbeitia
inakixabier a bildua gmail.com
Or, Urr 21, 11:01:55, CEST 2016
Mila esker erantzun guztiengatik.
Ez da auzi erraza; anglizismoz josita gaude, asko eta asko beharrezkoak ez
direnak bidenabar. Adibidez, testuinguru berean usatzen den 'mentor' eta
'mentoring', euskaraz emateko egokia irudizen zait mentor grezkoko hitza
mailegatzea. Inguruko erdaretan horrela egiten dute. Alabaina, termino hori
emateko euskarazko hiztegietan proposatzen diren ordainak (aholkulari,
kontseilari, ...) ez dirudite egokienak testuinguru horietan consejero,
asesor eta antzekoak ere agertzen direlako.
Oraingoz coworking erabiliko dut, gogobetetzen ez banau ere. Ez naiz
ausartzen Tolosako guren horretako errotuluan kolana jartzeko proposatzera!
Inaki
Rezola Clemente, Martín<martin-rezola a bildua ivap.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko urriak 21 09:05):
> Gaztelaniaz ere bide hori hobesten du Fundéu-k, Iñakik aipatzen duen
> “kolana”:
>
>
>
> *coworking*: en español, *cotrabajo*
>
>
>
> El neologismo cotrabajo es preferible a la palabra inglesa coworking. En
> los medios de comunicación aparece con frecuencia el anglicismo: «El
> coworking se perfila como una alternativa creativa de bajo coste» o «En la
> actualidad existen espacios coworking en diversas ciudades como Madrid,
> Barcelona, Palma...
>
>
>
> *From:* inaki irazabalbeitia [mailto:inakixabier a bildua gmail.com]
> *Sent:* osteguna, 2016.eko urriak 20 16:24
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] Coworking
>
>
>
> Arratsaldeon,
>
> Tolosako udala 'coworking' gune bat zabaltzekoa da. Ingelesezko hitz hori
> usatzen da euskarazko testuan ere eta, egia esan, ez dut oso gustuko.
>
> Katalanek 'Cotreball' erabiltzen dute eta frantsesez 'cotravail'. Guk
> 'kolana' egin genezake, nahiz eta 'ko' aurrizkia mailegatzeari buruz dagoen
> kezka ikusi dudan Itzuleko artxiboan.
>
> Euskaraz maileguaren bidetik jo behar al dugu? Beste aukerarik?
>
> Mila esker,
>
> Inaki
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161021/8d52f7ab/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago