[itzul] Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna

Jon Arbizu jarbizu a bildua traducci.com
Ast, Urr 27, 16:48:34, CEST 2016


Erabat ados!

Jon Arbizu

Traducciones CCI Itzulpenak

Pamplona-Iruña

 

De: Saroi Jauregi Aiestaran [mailto:s.jauregi a bildua elhuyar.com] 
Enviado el: jueves, 27 de octubre de 2016 13:54
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna

 

Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna da gaur, eta zuzenketa-lanei behar besteko aitortza egiteko aprobetxatu nahi nuke.

Krisi ekonomikoaren ondorioz edo aitzakian, krisian dago zuzentzailearen lanbidea. Dena egin behar da merke eta azkar; beraz, ez dago astirik eta dirurik norbaitek sortu edo itzuli duen testu bat beste batek berrikusi eta zuzendu dezan. Baina benetan aurrezten al da dirua berrikuspen edo orrazketarako tarterik eta lanordurik erabili gabe? Gure amak esaten duen bezala, «zuhurraren poltsak bi zulo».

Itzultzen aritu den orok interpretatuko zuen noiz edo noiz jatorrizko testu-zatiren bat oker. Eta nori ez zaio gertatu ustez idatzi duena irakurtzea nahiz eta benetan beste zerbait jartzen duen? Garrantzitsua da, beraz, batek idazten duena beste batek irakurtzea argitaratu edo bezeroari entregatu aurretik, bi begik baino gehiago ikusten baitute lauk. Eta garrantzitsua da bigarren irakurle hori irakurle soil bat baino gehiago izatea, edukiari soilik erreparatuko ez diona, formari, gramatikari, ortografiari, ortotipografiari, hitzen ordenari, puntuazioari, koherentziari, kohesioari… arreta jarriko diena.

Zuzenketan «galtzen» duguna emaitzan «irabazten» dugu, eta, horri esker, lankideen eta bezeroen gogobetetzea hobetzen dugu.

Aitor dezagun, beraz, urtean egun batez soilik bada ere, zuzentzaileen lan ezinbesteko eta batzuetan esker txarrekoa. Bejondeizuela!

 


Saroi Jauregi Aiestaran 
KOMUNIKAZIO-ARDURADUNA


 <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa> Descripción: Imagen quitada por el remitente. https://es.linkedin.com/pub/josu-aztiria/23/644/87b <https://twitter.com/elhuyarhizk> Descripción: Imagen quitada por el remitente. <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1> Descripción: Imagen quitada por el remitente. <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa> Descripción: Imagen quitada por el remitente.


Descripción: Imagen quitada por el remitente.


 <mailto:s.jauregi a bildua elhuyar.com> s.jauregi a bildua elhuyar.com  
Tel.: 943363040 | luzp.: 214 

Zelai Haundi, 3 
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil 

 <http://www.elhuyar.eus/> www.elhuyar.eus


 <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan> Descripción: Imagen quitada por el remitente.

 


Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.


Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.

 

		

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161027/947f9b2e/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD256.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161027/947f9b2e/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 338 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161027/947f9b2e/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 444 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161027/947f9b2e/attachment-0002.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago