[itzul] Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna

Saroi Jauregi Aiestaran s.jauregi a bildua elhuyar.com
Ast, Urr 27, 13:54:05, CEST 2016


Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna da gaur, eta zuzenketa-lanei behar besteko
aitortza egiteko aprobetxatu nahi nuke.

Krisi ekonomikoaren ondorioz edo aitzakian, krisian dago zuzentzailearen
lanbidea. Dena egin behar da merke eta azkar; beraz, ez dago astirik eta
dirurik norbaitek sortu edo itzuli duen testu bat beste batek berrikusi eta
zuzendu dezan. Baina benetan aurrezten al da dirua berrikuspen edo
orrazketarako tarterik eta lanordurik erabili gabe? Gure amak esaten duen
bezala, «zuhurraren poltsak bi zulo».

Itzultzen aritu den orok interpretatuko zuen noiz edo noiz jatorrizko
testu-zatiren bat oker. Eta nori ez zaio gertatu ustez idatzi duena
irakurtzea nahiz eta benetan beste zerbait jartzen duen? Garrantzitsua da,
beraz, batek idazten duena beste batek irakurtzea argitaratu edo bezeroari
entregatu aurretik, bi begik baino gehiago ikusten baitute lauk. Eta
garrantzitsua da bigarren irakurle hori irakurle soil bat baino gehiago
izatea, edukiari soilik erreparatuko ez diona, formari, gramatikari,
ortografiari, ortotipografiari, hitzen ordenari, puntuazioari,
koherentziari, kohesioari… arreta jarriko diena.

Zuzenketan «galtzen» duguna emaitzan «irabazten» dugu, eta, horri esker,
lankideen eta bezeroen gogobetetzea hobetzen dugu.

Aitor dezagun, beraz, urtean egun batez soilik bada ere, zuzentzaileen lan
ezinbesteko eta batzuetan esker txarrekoa. Bejondeizuela!

*Saroi Jauregi Aiestaran *
KOMUNIKAZIO-ARDURADUNA
[image: https://es.linkedin.com/pub/josu-aztiria/23/644/87b]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
*s.jauregi a bildua elhuyar.com* <s.jauregi a bildua elhuyar.com>
Tel.: 943363040 | luzp.: 214

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161027/7a5e5e8f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago