[itzul] DO babestua

Irene Aldasoro ialdasoro a bildua euskalnet.net
Ast, Ira 15, 14:52:13, CEST 2016


Kaixo, Ana:

Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Eusko Jaurlaritzaren artean osatzen ari den Legeak-Leyes bildumarako Jabetza industriala. Markei buruzko legeria - Propiedad industrial. Legislación sobre marcas izeneko alea itzuli genuenean, "marka" hitza "marka" kontzeptuarentzat utzi zen, eta "denominación de origen" "jatorri-izendapen" eman. Begiratu bat egin nahi badiozu, hemen helbide bat: 

http://www.euskara-juridikoa.eus/fitxategiak/dokumentuak/legeak_glosategia/legeak12_jabetza-industriala_markei-buruzko-legea_lexikoa.pdf

Irene Aldasoro 
  ----- Original Message ----- 
  From: Ana Martin 
  To: ItzuL 
  Sent: Thursday, September 15, 2016 11:35 AM
  Subject: [itzul] DO babestua


  Kaixo

  Irudipena dut kontua lehenago ibili dela baina ez dut aurkitzen.


  Denominación de Origen horretaz ari naiz.


  Prentsan sor-marka erabiltzen da gehienbat (eta Hiztegia Batuan badago).

  Baina dokumentu ofizialetan badirudi Jatorri Deitura dela nagusi.

  Jatorri Izendapen ere ibili da bueltaka.

  Orduan kontu aski desatsegina bezain ohikoa gertatzen da. Sor-markaren alde eginez gero, gero lege testuak aipatu behar direnean beste modu batera eman behar da...
  Zein hobesten duzue, eta zergatik?


  Eskerrik asko aurrez
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160915/2424e86b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago