[itzul] "Te escuchamos"
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Lar, Ira 17, 19:34:30, CEST 2016
Gilen, zergatik diozu 'entzun egiten duzu' b) aukerari soilik dagokiola?
"Entzun egiten" formaren hedadura geografikoaz mintzatzeko moduan ez nago.
Baina zinez uste dut birpentsaldi bat eskaini beharko geniokeela "aditz
oina+egin" egituraren "giltzapetze" ofizialki (edo ez hain ofizialki? Ez
dakit) gomendatuari, baldin eta galdegaiaren legea perpaus laburretan ongi
funtzionatzekoa bada (kontu askoz ere badaezpadakoagoa perpaus luzeetan).
Hori, dena den, beste eztabaida sakonago bat irekitzea litzateke.
Xabier Aristegieta
Gilen Mejuto <gilenmejuto a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi zuen
(2016(e)ko irailak 17, larunbata):
> Daukagun informazioarekin, halaber, ez dakigu baieztapen horrek esan nahi
> duen:
>
> a. entzuten dizugu, bai
>
> edo
>
> b. entzuten zaitugu (eta ez ikusi soilik)
>
> Bi kasuotan, nire ustez, "publiko zabalarentzat" balio duen forma
> 'entzuten dizugu/zaitugu' da.
>
> Geografikoki mugatua da, aldiz, 'entzun egiten dizugu', eta b. aukerari
> soilik dagokio.
>
> Gilen Mejuto
> *Freelance Translator*
>
>
> *Bulego-orduak: 10:00 - 17:00Office hours: 9:00 - 16:00 (BST)*
>
> Xabier<allurritza a bildua gmail.com
> <javascript:_e(%7B%7D,'cvml','allurritza a bildua gmail.com');>> igorleak hau
> idatzi zuen (2016(e)ko irailak 17 19:04):
>
>> Ohar batzuk:
>>
>> 1.- "Adi": Josebak ez digu informazio handirik ematen "te escuchamos"
>> horretaz, eta beraz ez dakigu gaztelaniazko "escuchar" hori estu-estu hartu
>> beharrean gauden ala esanahi zabalago batekin hartzeko moduan, edo
>> gaztelaniazkoan esanahi bikoitzik edo esanahi-jokorik ote dagoen ala ez.
>> Hori kontuan hartu beharrekoa da, noski. Horrelako informaziorik ezean,
>> komenigarriena zorrotz jokatzea iruditzen zait, eta halatan, azpimarratzea
>> "adi egon" ez dela zehazki "entzun" (ikus Orotariko Euskal Hiztegian).
>> Horregatik, "entzun" aditza aukeratzea irtenbide ziurragoa iruditzen zait.
>>
>> 2.- Adi "gaude": aditz laguntzaile horrek ez du gaztelaniazko "te
>> escuchamos"eko "nosotros/tú" harremanaren berri ematen.
>>
>> 3.- Adi "gauzkazu": harreman horren berri ematen du, bai, eta horixe da
>> aditz-forma zuzena, noski. Baina publiko zabalarentzat idazten duen orok
>> zuzentasunaz gain bestelako kontsiderazioak ere aintzat hartu behar
>> dituenez, ulergarria dateke "gauzkazu" formaren aldean beste forma
>> ohikoagoren bat lehenestea.
>>
>> Guzti horrengatik, nik nahiago dut "entzun egiten dizugu".
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>> Enviado desde mi iPad
>>
>> El 17 sept 2016, a las 18:29, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com
>> <javascript:_e(%7B%7D,'cvml','juangarzia a bildua gmail.com');>> escribió:
>>
>> Nik ere bide horretatik joko nuke. Bidenabar, hala ere, beste kontu bat
>> atera nahi dut, ea ados garen/gauden:
>>
>> Egia da euskalki-gorabehera direla halako izan/egon alternantzia asko
>> ("prest da/dago"...), eta, paraleloki, izan/eduki ("prest dut/daukat")
>> baina nabarmen samar ageri da hizkera bakoitzaren barrukoa ere nahasten ari
>> dela, batez ere orainaldiko hirugarren pertsonatik kanpoko formekin.
>>
>> Adibidez, hiztun asko aldatzen da aditzez iraganaldiko formetan:
>>
>> prest zaude (egon) / prest zinen (izan)
>>
>> Bai eta orainaldikoetan ere, pertsona aldatzean:
>>
>> preso daukate (eduki) / preso zaituzte (izan-ukan)
>>
>> Azalpenik errazena zera da: "zeunden", "zauzkate" (eta, zer esanik ez,
>> "zinduzkaten") eta gisako adizkiak desagertuak egotea hiztun askoren
>> paradigman, eta ordezko sinonimo gisa baliatzea "zinen",
>> "zaituzte/zintuzten" eta gainerako formak, laguntzaile gisa ere erabiltzen
>> direnez ezagun-errazagoak noski (hala ere, badakigu errazbide-edo horrek
>> "zaituzte">"dizute" ordeztera ere badaramala hainbat hiztun...).
>>
>> Nolanahi ere, eta egon/eduki dagokiola garbi dagoen kasuan, ahalegindu
>> beharko genuke, nik uste, erabilera formal, zainduan, usadio jatorrari
>> eusten. Alegia, "¿adi da/zen" erabiltzen ez badugu, ez jotzea horretara
>> hortik kanpoko adizkiekin ere ("¿adi gaituzu,/gintuzun").
>>
>> Gaurko "adi gaituzu" horrek, hain zuzen ere, hain zabalduta dagoen "zain
>> gaituzu" formula (nire belarrientzat) ustela ekarri dit gogora. Zuzena
>> balitz, "adi/zain gara" ere normala litzateke.
>>
>> Tira: ondo dakit badituela kontuak beste mila buelta, baina, itzulinguru
>> gehiago gabe, hain zaila (?) edo pedantea (!) da honelakoei eustea?:
>>
>> "adi/zain gaude/gauzkazu"
>>
>> Barka lezio-kutsua.
>>
>> Jose Agustin Arrieta<jaarrieta2 a bildua gmail.com
>> <javascript:_e(%7B%7D,'cvml','jaarrieta2 a bildua gmail.com');>> igorleak hau
>> idatzi zuen (2016(e)ko irailak 17 02:31):
>>
>>> Egun on: nik "Adi gaituzu" esango nuke. Ongi izan.
>>>
>>> Joxe Austin Arrieta Ugartetxea.
>>>
>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com
>>> <javascript:_e(%7B%7D,'cvml','allurritza a bildua gmail.com');>> igorleak hau
>>> idatzi zuen (2016(e)ko irailak 16 23:50):
>>>
>>>> Misterio handirik ez, ez?: "entzun egiten dizugu".
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta
>>>>
>>>> erroteta <joseba a bildua erroteta.com
>>>> <javascript:_e(%7B%7D,'cvml','joseba a bildua erroteta.com');>> erabiltzaileak
>>>> hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 16, ostirala):
>>>>
>>>> App batean jarri nahi dute.
>>>>>
>>>>> Nola esango zenukete?
>>>>>
>>>>> Aurretik eskerrak emanez
>>>>>
>>>>> --
>>>>> Beste barik
>>>>>
>>>>> Joseba Berriotxoa
>>>>>
>>>>> 946732769
>>>>>
>>>>> 656759537
>>>>>
>>>>>
>>>>> *joseba a bildua erroteta.com*
>>>>> www.erroteta.com
>>>>>
>>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160917/d54b4e1f/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago