[itzul] "Te escuchamos"

erroteta joseba a bildua erroteta.com
Al, Ira 19, 12:04:36, CEST 2016


Eskerrik asko denoi zuen ekarpenengatik.

Azkenean, asko irakurri ondoren, “Adi gaituzu” jartzea erabaki dut. Uste dut egokiena dela.

-- 
Beste barik

Joseba Berriotxoa

946732769

656759537

joseba a bildua erroteta.com

www.erroteta.com

> El 2016 ira. 19, a las 11:51, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> escribió:
> 
> Jon, hemen inork ez du proposatu "geniezazuke" edo "zeniezazkidake" formak zuk zure "adi zuri" proposamenean "gauzkazu" forma baztertu duzun baino neurri handiagoan baztertu behar direnik. Besteon iritziak ez karikaturizatu, mesedez.
> 
> Xabier Aristegieta
> 
> Agirre Garai, Jon<jon-agirre a bildua euskadi.eus <mailto:jon-agirre a bildua euskadi.eus>> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 19 11:13):
> Eskerrik asko, irakaskizunagatik, lezio kutsurik aurkitu ez badiot ere. Aire freskoa, lantzean behin.
> 
>  
> 
> Nik ‘Adi zuri’ emango nuke.
> 
>  
> 
> Arrazoiak:
> 
>  
> 
> 1.- Esaldiaren ingurugiroak argitzen du ‘Nor’.
> 
>  
> 
> 2.- Esaldi horrek ez dauka zerikusirik belarriaren funtzioarekin. Gehiago da ‘jaramon egiten dizugu’, edo horrelako zerbait.
> 
>  
> 
> 3.- Laburra da; eta laburtasuna preziatua da ingurugiro horretan, baina obsesio bihurtu gabe.
> 
>  
> 
> Hortik aparte, eta eztabaidaren harian agertu den beste gai bati helduaz, ‘geinkizu’ edo ‘zeinkidaz’ ‘dot’ edo ‘zenduan’ bezain barra-barra erabiltzen ditugunontzat, onarrezina da ‘geniezazuke’ edo ‘zeniezazkidake’ baztertu eta horien ordez ‘ahal dizugu’-ka eta ‘ahal dizkidazu’-ka hastea. Batasunari tranpa egitea da, orain erraztasunaren bandera hartuta.
> 
>  
> 
> Jon
> 
>  
> 
>  
> 
> From: Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com <mailto:juangarzia a bildua gmail.com>] 
> Sent: larunbata, 2016.eko irailak 17 18:29
> To: ItzuL
> Subject: Re: [itzul] "Te escuchamos"
> 
>  
> 
> Nik ere bide horretatik joko nuke. Bidenabar, hala ere, beste kontu bat atera nahi dut, ea ados garen/gauden:
> 
>  
> 
> Egia da euskalki-gorabehera direla halako izan/egon alternantzia asko ("prest da/dago"...), eta, paraleloki, izan/eduki ("prest dut/daukat") baina nabarmen samar ageri da hizkera bakoitzaren barrukoa ere nahasten ari dela, batez ere orainaldiko hirugarren pertsonatik kanpoko formekin.
> 
>  
> 
> Adibidez, hiztun asko aldatzen da aditzez iraganaldiko formetan:
> 
>  
> 
> prest zaude (egon) / prest zinen (izan)
> 
>  
> 
> Bai eta orainaldikoetan ere, pertsona aldatzean:
> 
>  
> 
> preso daukate (eduki) / preso zaituzte (izan-ukan)
> 
>  
> 
> Azalpenik errazena zera da: "zeunden", "zauzkate" (eta, zer esanik ez, "zinduzkaten") eta gisako adizkiak desagertuak egotea hiztun askoren paradigman, eta ordezko sinonimo gisa baliatzea "zinen", "zaituzte/zintuzten" eta gainerako formak, laguntzaile gisa ere erabiltzen direnez ezagun-errazagoak noski (hala ere, badakigu errazbide-edo horrek "zaituzte">"dizute" ordeztera ere badaramala hainbat hiztun...).
> 
>  
> 
> Nolanahi ere, eta egon/eduki dagokiola garbi dagoen kasuan, ahalegindu beharko genuke, nik uste, erabilera formal, zainduan, usadio jatorrari eusten. Alegia, "¿adi da/zen" erabiltzen ez badugu, ez jotzea horretara hortik kanpoko adizkiekin ere ("¿adi gaituzu,/gintuzun").
> 
>  
> 
> Gaurko "adi gaituzu" horrek, hain zuzen ere, hain zabalduta dagoen "zain gaituzu" formula (nire belarrientzat) ustela ekarri dit gogora. Zuzena balitz, "adi/zain gara" ere normala litzateke.
> 
>  
> 
> Tira: ondo dakit badituela kontuak beste mila buelta, baina, itzulinguru gehiago gabe, hain zaila (?) edo pedantea (!) da honelakoei eustea?:
> 
>  
> 
> "adi/zain gaude/gauzkazu"
> 
>  
> 
> Barka lezio-kutsua.
> 
>  
> 
> Jose Agustin Arrieta<jaarrieta2 a bildua gmail.com <mailto:jaarrieta2 a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 17 02:31):
> 
> Egun on: nik "Adi gaituzu" esango nuke. Ongi izan.
> 
>  
> 
> Joxe Austin Arrieta Ugartetxea.
> 
>  
> 
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com <mailto:allurritza a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 16 23:50):
> 
> Misterio handirik ez, ez?: "entzun egiten dizugu".
> 
>  
> 
> Xabier Aristegieta
> 
> erroteta <joseba a bildua erroteta.com <mailto:joseba a bildua erroteta.com>> erabiltzaileak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 16, ostirala):
> 
>  
> 
> App batean jarri nahi dute.
> 
>  
> 
> Nola esango zenukete?
> 
>  
> 
> Aurretik eskerrak emanez
> 
> 
> -- 
> Beste barik
> 
> Joseba Berriotxoa
> 
> 946732769
> 
> 656759537
> 
> joseba a bildua erroteta.com <mailto:joseba a bildua erroteta.com>
> 
> www.erroteta.com <http://www.erroteta.com/>
>  
> 
>  
> 
>  
> 
>  <http://www.euskadi.net/>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160919/130d375f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago