[itzul] ER: Elurra mara-mara..... eta euria?
Asier Olazabal
Sarrimov a bildua hotmail.com
Ost, Ira 21, 11:05:21, CEST 2016
Asko ari duenean "euria zarra-zarra" guk.
Asier
________________________________
Nork: ainaramaya=gmail.com a bildua mg.postaria.com <ainaramaya=gmail.com a bildua mg.postaria.com> honen izenean: ainara maya <ainaramaya a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: asteazkena, 2016(e)ko irailaren 21a 07:52
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Elurra mara-mara..... eta euria?
elurra mara-mara
eta
euria ziri-ziri (xiri-xiri)
Julian Maia<julian.maia a bildua ehu.eus<mailto:julian.maia a bildua ehu.eus>> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 21 09:48):
Nire beharrian "euria erori" eta "euria isuri" ez dira batere ohikoak, eta nolabaiteko mina ematen didate (nahiz eta nire min partikularrak ez duen araua ezartzen). Bertzalde, ez dakit idatzian zer forma agertzen diren gaur egun baina segur aski "la lluvia cae"-k izanen du eragina. Lehenago normalean "euria ari du", "euria da" erabiltzen genituen.
Eta "elurra mara-mara"-ren paretsuan nik uste "euria gozo-gozo " izan daitekeela.
Balio badizu...
Julian
De: Unamuno Plazaola Mario [mailto:m.unamuno a bildua pamplona.es<mailto:m.unamuno a bildua pamplona.es>]
Enviado el: martes, 20 de septiembre de 2016 13:35
Para: 'ItzuL'
Asunto: [itzul] Elurra mara-mara..... eta euria?
Kaixo lagunok, egunon...
Lagun batek planteatu dit goiko zalantza hori. Ezezkoan ni, ez dut halakorik inoiz entzun, ez irakurri.... Baina jo dut hiztegietara, eta, esaterako, hauxe dio OEHk:
[http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/erronboa.gif]Suavemente, despacio y a la vez en abundancia, abundantemente. (Normalmente ref. a cosas que caen, se derraman o fluyen como nieve, sudor, lágrimas, sangre, etc.).
Eta Karlos Santistebanen Onometapeia eta adierazpen hotsen hiztegiak, OEHtik hartuta:
mara-mara. Eskuarki mantso eta ugari erortzen diren gauzei buruz erabiltzen den hots onomatopeikoa: elurra, izerdia, negar-malkoak, odola... Mara-mara nago izerditan. / Mara-mara dago negarrez. / Mara-mara dario odola ebagitik. / Elurra mara-mara. / Aitzari ere mara mara negar eragitekoak. /Lanean, izerdia mara-mara dariela. (OEH, Orotariko Euskal Hiztegia)
Ez da horietan euria aipatzen, baina euria "erortzen" da... euria "isurtzen" da?? (zalantza), isuria behintzat bada......
Zer irizten diozue?
Eskerrik asko aldez aurretik....
--
AINARA MAIA URROZ
Eliza karrika 10, 5. ezker
20302 Irun, Gipuzkoa
Basque Country
Tel.: 0034 655742924
WHEREVER I GO, GO WITH ALL MY HEART. WHEN A MAN LOVE A WOMAN, HE'LL DO ALL FOR HER; WHEN A WOMAN LOVE A MAN, SHE'LL WAIT FOR HIM FOREVER.../Edonora noala ere, bihotz osoz noa. Gizon batek emakume bat maite duelarik, dena egiten du beragatik; emakume batek gizon bat maite duelarik, beti itxarongo du gizona emakumeak...
Dena eman behar zaio aske den maitasunari
olerkari ameslaria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160921/c344681b/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 64 bytes
Azalpena: image001.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160921/c344681b/attachment.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago