[itzul] Elurra mara-mara..... eta euria?

ainara maya ainaramaya a bildua gmail.com
Ost, Ira 21, 09:52:14, CEST 2016


elurra mara-mara
eta
euria ziri-ziri (xiri-xiri)

Julian Maia<julian.maia a bildua ehu.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
irailak 21 09:48):

> Nire beharrian “euria erori” eta “euria isuri” ez dira batere ohikoak, eta
> nolabaiteko mina ematen didate (nahiz eta nire min partikularrak ez duen
> araua ezartzen). Bertzalde, ez dakit idatzian zer forma agertzen diren gaur
> egun baina segur aski “la lluvia cae”-k izanen du eragina. Lehenago
> normalean “euria ari du”, “euria da” erabiltzen genituen.
>
> Eta “elurra mara-mara”-ren paretsuan nik uste “euria gozo-gozo ” izan
> daitekeela.
>
> Balio badizu…
>
> Julian
>
>
>
>
>
> *De:* Unamuno Plazaola Mario [mailto:m.unamuno a bildua pamplona.es]
> *Enviado el:* martes, 20 de septiembre de 2016 13:35
> *Para:* 'ItzuL'
> *Asunto:* [itzul] Elurra mara-mara..... eta euria?
>
>
>
>
>
>
>
>     Kaixo lagunok, egunon…
>
>
>
>      Lagun batek planteatu dit goiko zalantza hori. Ezezkoan ni, ez dut
> halakorik inoiz entzun, ez irakurri.…      Baina jo dut hiztegietara, eta,
> esaterako, hauxe dio OEHk:
>
> [image: http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/erronboa.gif]Suavemente,
> despacio y a la vez en abundancia, abundantemente. (Normalmente ref. a
> cosas que caen, se derraman o fluyen como nieve, sudor, lágrimas, sangre,
> etc.).
>
>
>
>     Eta Karlos Santistebanen *Onometapeia eta adierazpen hotsen hiztegia*k,
> OEHtik hartuta:
>
>     *mara-mara*. Eskuarki mantso eta ugari erortzen diren gauzei buruz
> erabiltzen den hots onomatopeikoa: elurra, izerdia, negar-malkoak, odola... *Mara-mara
> nago izerditan. / Mara-mara dago negarrez. / Mara-mara dario odola
> ebagitik. / Elurra mara-mara. / Aitzari ere mara mara negar eragitekoak.
> /Lanean, izerdia mara-mara dariela*. (OEH, Orotariko Euskal Hiztegia)
>
>
>
>      Ez da horietan euria aipatzen, baina euria "erortzen" da…  euria
> "isurtzen" da?? (zalantza), isuria behintzat bada……
>
>
>
>
>
>        Zer irizten diozue?
>
>
>
>        Eskerrik asko aldez aurretik….
>



-- 
*AINARA MAIA URROZ*
*Eliza karrika 10, 5. ezker*
*20302 Irun, Gipuzkoa*
*Basque Country*
*Tel.: 0034 655742924*


*WHEREVER I GO, GO WITH ALL MY  HEART. WHEN A MAN LOVE A WOMAN, HE'LL DO
ALL FOR HER; WHEN A WOMAN LOVE A MAN, SHE'LL WAIT FOR HIM
FOREVER.../Edonora noala ere, bihotz osoz noa. Gizon batek emakume bat
maite duelarik, dena egiten du beragatik; emakume batek gizon bat maite
duelarik, beti itxarongo du gizona emakumeak...*
*Dena eman behar zaio aske den maitasunari*

*olerkari ameslaria*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160921/96cefb76/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 64 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160921/96cefb76/attachment.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago