[itzul] Jakin badakit, egon badago...

maite darceles mdarceles a bildua hobest.es
Ast, Ira 22, 11:10:46, CEST 2016


Nire senaren arabera -ez dakit zuzen ariko naizen-, aditza horrela indarzen
dugunean, gero atzetik adbertsatiboa gehitzeko izaten da, adibidez, "jakin
badakigu erretzea osasunarentzat ona ez dela baina erre egiten dugu", "egon
bazeuden zazpi lagun, inork ez zigun laguntzarik eskaini, ordea"


Maite Darceles  mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
maitedarceles.blogspot.com  [image: Facebook]
<http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
<https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
<http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
Scoop.It]
<http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
Hobest] <http://hobest.es>



Amaia Apalauza<amaia.apalauza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko irailak 22 10:58):

> Egun on:
> Halako egiturak barra-barra erabiltzen dira gaur egungo testugintzan,
> baina iruditzen zait apaingarri gisa erabiltzen direla askotan.
> Ez nago ziur, baina esango nuke aditzari nolabaiteko indarra emateko edo
> aditza hanpatzeko erabiltzen direla, baina aditzari *ba- *eranstea ez al
> da nahikoa aditza hanpatzeko? Hau da, zer alde dago *jakin badakit*-etik
> *badakit*-era?
> Eskertuko nuke norbaitek kontua argitzea.
> Ongi izan!
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160922/3f2860a4/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago