[itzul] Jakin badakit, egon badago...

Irene Aldasoro ialdasoro a bildua euskalnet.net
Ast, Ira 22, 11:41:29, CEST 2016


kaixo, Amaia:

Nik ez dut uste hanpadura-kontua edo apaingarria denik (edo izan denik, behintzat), baizik eta baduela bere zentzua honelako esaldietan, adibidez :

Jakin, badakit; beste kontu bat da kasurik egiten diodan
Egon, badago, baina ez dizut eman nahi.
Izan, bada, nonbait: begiratuko dut ea aurkitzen dudan.

Norbaitek azalpen teknikoagoa emango ahal dizu!

Besarkada bat

Irene Aldasoro
----- Original Message ----- 
  From: Amaia Apalauza 
  To: Itzul 
  Sent: Thursday, September 22, 2016 10:58 AM
  Subject: [itzul] Jakin badakit, egon badago...


  Egun on:

  Halako egiturak barra-barra erabiltzen dira gaur egungo testugintzan, baina iruditzen zait apaingarri gisa erabiltzen direla askotan.

  Ez nago ziur, baina esango nuke aditzari nolabaiteko indarra emateko edo aditza hanpatzeko erabiltzen direla, baina aditzari ba- eranstea ez al da nahikoa aditza hanpatzeko? Hau da, zer alde dago jakin badakit-etik badakit-era?

  Eskertuko nuke norbaitek kontua argitzea.

  Ongi izan!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160922/f3fb01a0/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago