[itzul] Jakin badakit, egon badago...
Amaia Apalauza
amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ast, Ira 22, 10:58:48, CEST 2016
Egun on:
Halako egiturak barra-barra erabiltzen dira gaur egungo testugintzan, baina
iruditzen zait apaingarri gisa erabiltzen direla askotan.
Ez nago ziur, baina esango nuke aditzari nolabaiteko indarra emateko edo
aditza hanpatzeko erabiltzen direla, baina aditzari *ba- *eranstea ez al da
nahikoa aditza hanpatzeko? Hau da, zer alde dago *jakin badakit*-etik
*badakit*-era?
Eskertuko nuke norbaitek kontua argitzea.
Ongi izan!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160922/6a477969/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago