[itzul] Jakin badakit, egon badago...

Jesus Zabaleta josuzabaleta a bildua gmail.com
Ast, Ira 22, 13:32:43, CEST 2016


Gure artean, Leinz bailarakoek nola hitz egiten zuten imitatuz, honela esaten genuen:

Ba omen ziren Eskoriatzako bi, eta beste bat urruti samar ikusirik, batek besteari esan omen zion:

Hori zer? Eon jaok, etorri jatok, ala fan joiak.

Balio badizue…

Josu Zabaleta.


El 22/09/2016, a las 11:41, Irene Aldasoro <ialdasoro a bildua euskalnet.net> escribió:

> kaixo, Amaia:
>  
> Nik ez dut uste hanpadura-kontua edo apaingarria denik (edo izan denik, behintzat), baizik eta baduela bere zentzua honelako esaldietan, adibidez :
>  
> Jakin, badakit; beste kontu bat da kasurik egiten diodan
> Egon, badago, baina ez dizut eman nahi.
> Izan, bada, nonbait: begiratuko dut ea aurkitzen dudan.
>  
> Norbaitek azalpen teknikoagoa emango ahal dizu!
>  
> Besarkada bat
>  
> Irene Aldasoro
> ----- Original Message -----
> From: Amaia Apalauza
> To: Itzul
> Sent: Thursday, September 22, 2016 10:58 AM
> Subject: [itzul] Jakin badakit, egon badago...
> 
> Egun on:
> Halako egiturak barra-barra erabiltzen dira gaur egungo testugintzan, baina iruditzen zait apaingarri gisa erabiltzen direla askotan.
> Ez nago ziur, baina esango nuke aditzari nolabaiteko indarra emateko edo aditza hanpatzeko erabiltzen direla, baina aditzari ba- eranstea ez al da nahikoa aditza hanpatzeko? Hau da, zer alde dago jakin badakit-etik badakit-era?
> Eskertuko nuke norbaitek kontua argitzea.
> Ongi izan!





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago