[itzul] Jakin badakit, egon badago...

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ast, Ira 22, 14:05:05, CEST 2016


Baina, esate baterako, hona *jakin badakit*-en adibide batzuk, Googletik
hartuak:
(1) Kolpea eman dut, baina *jakin badakit* egun batean guztia gal
dezakedala.

*(2) Jakin badakit Afrika urrun geratzen zaiola jendartearen gehiengoari,
badakit klixe asko izan ditzakegula, kontinenteaz hitz egiten dugunean ere
zurdaki lodiaz egin ohi dugula gehiegitan...*

*(3) Agian uharte hitza potoloegia da. Badakit gaztelaniazko komunikabide
batean ari naizela, eta jakin badakit han albiste garrantzitsu denak
erdaraz emango dituztela. Baina, aldi berean, egunkari hori toki askotara
iristen da eta horrek idazten dudanaren erantzule egiten nau.*

Beharrezkoak/zuzenak al dira halakoak? Bigarren eta hirugarren adibideetan,
zer dela-eta *jakin badakit* batzuetan eta *badakit *beste batzuetan? Zer
alde dago bion artean?

Eskerrik asko

Jesus Zabaleta<josuzabaleta a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
irailak 22 13:32):

> Gure artean, Leinz bailarakoek nola hitz egiten zuten imitatuz, honela
> esaten genuen:
>
> Ba omen ziren Eskoriatzako bi, eta beste bat urruti samar ikusirik, batek
> besteari esan omen zion:
>
> Hori zer? Eon jaok, etorri jatok, ala fan joiak.
>
> Balio badizue…
>
> Josu Zabaleta.
>
>
> El 22/09/2016, a las 11:41, Irene Aldasoro <ialdasoro a bildua euskalnet.net>
> escribió:
>
> > kaixo, Amaia:
> >
> > Nik ez dut uste hanpadura-kontua edo apaingarria denik (edo izan denik,
> behintzat), baizik eta baduela bere zentzua honelako esaldietan, adibidez :
> >
> > Jakin, badakit; beste kontu bat da kasurik egiten diodan
> > Egon, badago, baina ez dizut eman nahi.
> > Izan, bada, nonbait: begiratuko dut ea aurkitzen dudan.
> >
> > Norbaitek azalpen teknikoagoa emango ahal dizu!
> >
> > Besarkada bat
> >
> > Irene Aldasoro
> > ----- Original Message -----
> > From: Amaia Apalauza
> > To: Itzul
> > Sent: Thursday, September 22, 2016 10:58 AM
> > Subject: [itzul] Jakin badakit, egon badago...
> >
> > Egun on:
> > Halako egiturak barra-barra erabiltzen dira gaur egungo testugintzan,
> baina iruditzen zait apaingarri gisa erabiltzen direla askotan.
> > Ez nago ziur, baina esango nuke aditzari nolabaiteko indarra emateko edo
> aditza hanpatzeko erabiltzen direla, baina aditzari ba- eranstea ez al da
> nahikoa aditza hanpatzeko? Hau da, zer alde dago jakin badakit-etik
> badakit-era?
> > Eskertuko nuke norbaitek kontua argitzea.
> > Ongi izan!
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160922/2cc4f9c2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago