[itzul] Jakin badakit, egon badago...
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Ira 22, 17:12:06, CEST 2016
Josuk aipatu duen esaldi (gurean) ospetsuaren ildotik, esan beharra dago
esamolde hori ez dela (edo zela) gutxi baliatua, ez eta "jakin" eta
antzekoetara inola ere mugatua ("eduki dauka horrek dirua, ez da itxura
hutsa"...). Baldintza, bistan da, adizkia trinkoa izatea da. Eta muga,
izatekotan, geografikoa da: bizkaia eta gipuzkoa elkartzen dituen horren
inguruan da (edo zen) ohikoa, nik dakidala (bizkaierarekin lotua, nik
uste). Hori, bada, hortik kanpoko hizkeretan (ustez) ez den
galdegaitze-prozedura bat da, forma trinkoentzat baliatua (kontuan izan
ekialdeko hizkeretan perifrastikoekin ere ez dela *aditza *formalki
galdegaitzen ):
etorri da / *etorri *egin da
badator / *etorri *dator
Hortik, garbi geratuko ahal zen, "*jakin *dakigu" joskera genuke.
Beste kontu bat da, Jagonetek egoki dioen moduan, oso bestelakoa, aditza ez
galdegai baizik mintzagai modura markatzea. Perifrastikoetatik abiaturik:
etorri, etorri da (bai, baina ez digu kasurik egin)
Eta berdin trinkoan:
etorri, badator (bai, baina ea ezer egiten duen)
Informazio-antolaera horri dagokio "jakin, badakigu" joskera. Badirudi,
hala ere, baten batek, hori entzun, berak erabiltzen ez eta horrexegatik
gustatu, eta, horrez gainera bi oker eginez, hortxe bota zuela plazara, eta
geroztik jarraitzaile asko izan dituela, ohiko denez. Hauek dira okerrak:
-mintzagaia markatzeko koma jatea (hartara, "jakin dakigu"rekiko aldea
lausotuz
-asmaturiko molde berri horri, ez "jakin, badakigu", eta ez "jakin dakigu"
jatorren esanahia, baizik eta "badakigu" soilarena
Ergo (honaino jarraitu duenarentzat) zer den "jakin badakigu"? Bada, modak
moda, horratx egia biluzia: "badakigu" esateko aldrebeskeria puztu
alferrikako bat. Alegia, ezjakintasuna dotorekeriaz mozorrotua.
Badakit, jakina, akaso hori ere irentsi beharko dugula martxa honetan,
baina, izan, hala dira (edo ziren) gauzak.
Ados, Amaia?
Ander Altuna-UEU<a.altuna a bildua ueu.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
irailak 22 06:11):
> Lagungarria delakoan (http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_
> jagonet&view=galdera&Itemid=423&lang=eu&id=521):
>
> Jagonet galde-erantzunak:
> Galdera
>
> Zein da egokiagoa, "jakin dakit" ala "jakin badakit"?
> Erantzuna
>
> Teorian behintzat, *jakin dakit* eta *jakin badakit* ez dagozkio egitura
> berari. Lehen kasuan aditza galdegai gisa hanpatua da; eta bigarrenean,
> mintzagai gisa.
> Egia esan, aditza modu horretan adizkera trinkoekin galdegai gisa
> hanpatzea itzuli markatua da eta gutxitan baliatua, bereziki jakin
> aditzarekin; adibide gutxi dira *Orotariko Euskal Hiztegia*ren literatura
> korpusean. Hona biga:
> - Azkengabe jakintsu ta egiaren iturri zeran jaun aundi orrek, gauza
> guztiak *ezagun dezaguzkizu* ta egi guztiak *jakin dakizkizu* (Izenik
> gabea, *Gasteizko elizbarrutiko katixima*).
> - Arras erreza ei zan izarren egitea eta *jakin zekian* berak, bainan
> orduan lan egin behar zuan (Oskillaso, *Kurloiak*)
> Aditza mintzagai gisa hanpatzea, berriz (alegia, *jakin badakit*), egungo
> euskaran bederen, errazago egiten dela dirudi.
> *Data*: 2001/05/25
> *Erantzulea*: Beñat Oihartzabal
>
>
>
> 2016/09/22 14:05(e)an, Amaia Apalauza igorleak idatzi zuen:
>
> Baina, esate baterako, hona *jakin badakit*-en adibide batzuk, Googletik
> hartuak:
> (1) Kolpea eman dut, baina *jakin badakit* egun batean guztia gal
> dezakedala.
>
> *(2) Jakin badakit Afrika urrun geratzen zaiola jendartearen gehiengoari,
> badakit klixe asko izan ditzakegula, kontinenteaz hitz egiten dugunean ere
> zurdaki lodiaz egin ohi dugula gehiegitan...*
>
> *(3) Agian uharte hitza potoloegia da. Badakit gaztelaniazko komunikabide
> batean ari naizela, eta jakin badakit han albiste garrantzitsu denak
> erdaraz emango dituztela. Baina, aldi berean, egunkari hori toki askotara
> iristen da eta horrek idazten dudanaren erantzule egiten nau.*
>
> Beharrezkoak/zuzenak al dira halakoak? Bigarren eta hirugarren
> adibideetan, zer dela-eta *jakin badakit* batzuetan eta *badakit *beste
> batzuetan? Zer alde dago bion artean?
>
> Eskerrik asko
>
> Jesus Zabaleta<josuzabaleta a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko irailak 22 13:32):
>
>> Gure artean, Leinz bailarakoek nola hitz egiten zuten imitatuz, honela
>> esaten genuen:
>>
>> Ba omen ziren Eskoriatzako bi, eta beste bat urruti samar ikusirik, batek
>> besteari esan omen zion:
>>
>> Hori zer? Eon jaok, etorri jatok, ala fan joiak.
>>
>> Balio badizue…
>>
>> Josu Zabaleta.
>>
>>
>> El 22/09/2016, a las 11:41, Irene Aldasoro <ialdasoro a bildua euskalnet.net>
>> escribió:
>>
>> > kaixo, Amaia:
>> >
>> > Nik ez dut uste hanpadura-kontua edo apaingarria denik (edo izan denik,
>> behintzat), baizik eta baduela bere zentzua honelako esaldietan, adibidez :
>> >
>> > Jakin, badakit; beste kontu bat da kasurik egiten diodan
>> > Egon, badago, baina ez dizut eman nahi.
>> > Izan, bada, nonbait: begiratuko dut ea aurkitzen dudan.
>> >
>> > Norbaitek azalpen teknikoagoa emango ahal dizu!
>> >
>> > Besarkada bat
>> >
>> > Irene Aldasoro
>> > ----- Original Message -----
>> > From: Amaia Apalauza
>> > To: Itzul
>> > Sent: Thursday, September 22, 2016 10:58 AM
>> > Subject: [itzul] Jakin badakit, egon badago...
>> >
>> > Egun on:
>> > Halako egiturak barra-barra erabiltzen dira gaur egungo testugintzan,
>> baina iruditzen zait apaingarri gisa erabiltzen direla askotan.
>> > Ez nago ziur, baina esango nuke aditzari nolabaiteko indarra emateko
>> edo aditza hanpatzeko erabiltzen direla, baina aditzari ba- eranstea ez al
>> da nahikoa aditza hanpatzeko? Hau da, zer alde dago jakin badakit-etik
>> badakit-era?
>> > Eskertuko nuke norbaitek kontua argitzea.
>> > Ongi izan!
>>
>>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160922/4007f4ea/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago