[itzul] Okzitaniera - Euskara konbinazioa Euskalbarren bai?
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Api 8, 20:32:25, CEST 2017
az., 2017.eko apiren 05a 14:01(e)an, Unamuno Plazaola Mario igorleak
idatzi zuen:
>
>
> Kaixo, egunon...
>
> Errezeloa dut inoiz erabili izan dudala konbinazio hori.... Euskalbarren????? baiezkoan nago, baina errezelo hutsa dut, besterik ez.
>
> Berez, Euskalbarrek eskaintzen du konbizanio hori ezkerreko zutabean. Baina gero, bilaketa-kutxatilan hitzen bat idatziz gero ("agur", esaterako) zer gehiago egin behar da, zein tekla-konbinazio, zein komando sakatu behar da?
>
> Edo, agian, ez zen Euskalbarren izango?? Non orduan?? Bururatzen al duzue, ba al dakizue horren berri?
>
> Eskerrik asko aldez aurretik...
> Mario
>
Kaixo, Mario:
Zure galderak jakin-mina piztu dit eta Interneten ikertzen aritu naiz.
Dirudienez hiztegia.net-en euskara-okzitaniera hiztegi bat estekatzen
zuten bere garaian:
https://sustatu.eus/1080748775
Hiztegia GeoCities webgunean zegoen baina gero hona mugitu zuen egileak:
http://www.occitania.online.fr/aqui.comenca.occitania/eu-oc.html
Egileak leku batean dio 1996 urtean egin zuela euskara-okzitaniera
hiztegi hori baina beste leku batean dio 2008an eguneratu zuela.
Hiztegi berbera ez bada ia berdina den beste edizio bat atera zuen
egileak 2000 urtean:
https://issuu.com/jfblanc/docs/name9dbe64
Euskalbarri dagokionez, okzitaniera aipatzen duenean "Elhuyarren hiztegi
automatikoa" aipatzen ditu. Hiztegi horiek hemen dauzkazu:
http://hiztegiautomatikoak.elhuyar.eus
Bertan euskara->okzitaniera edo okzitaniera->euskara aukeratu dezakezu.
Euskalbarren hobespenetan sartzen bazara, Hiztegiak atalean pila bat
hiztegi daudela ikusiko duzu. Aktiba ezazu "Elhuyarren Automatikoki
Sortutako Hiztegiak" eta barran "Automatikoak" botoi berria agertuko zaizu.
Amaitzeko, Euskalbarren "EU->OC" aukeratu, adibidez "zoriontsu" idatzi
eta "Automatikoak" hiztegian klik egin. Dirudienez, Elhuyarren hiztegi
automatiko horrek ez du nik hasieran aipatutako hiztegiarekin inolako
zerikusirik.
Ez dakit ezertan lagundu dizudan baina entretenitu naiz behintzat
ikerketatxoa egiten :-)
Ondo izan,
--
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago