[itzul] Servitización

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Abu 4, 12:58:53, CEST 2017


Aukera bat da mailegu gisa erabiltzea: "serbitizazioa". Ziurrenik, hitz
hori nagusituko da.

Niri ez zait asko gustatzen, argi dagoelako "servicio" edo "service"
dagoela atzean, eta euskaraz "zerbitzu" denez, hasierako "z" galtzeak
koherentzia-neurri bat kentzen dio (nahiz eta koherentziarena oso erlatiboa
den, "hortz"etik "dentista"ra pasatzen baikara euskaraz, edo "tooth"etik,
ingelesdunen kasuan).

Beste aukera bat: euskaratik sortzea hitz hori. Adibidez, "zerbitzuraketa",
baldin eta kontzeptua ondo ulertu badut eta "zerbitzuRA hedatzea" bada
esanahia.

Xabier

karlos del_olmo<karlos_del_olmo a bildua donostia.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko abuztua 4 12:51):

> "serbitizazio" darabilte batzuek.
>
> http://www.spri.eus/eu/teics-komunikazioa/serbitizazioa-
> beste-merkatu-nitxo-bat-produktuaz-harago
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.eus
> 943483474
> 687409016
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170804/c3529eab/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago