[itzul] Servitización
hasier rekondo laskurain
hasierr a bildua hotmail.com
Or, Abu 4, 13:22:38, CEST 2017
Bai, nik neuk ere zerbitzuratzea edo zerbitzuraketa hobetsi ditut hasiera batean, serbitizazio hori erabili izan dutela jakin barik. Kontzeptua sektore bat zerbitzu sektorera hedatzea bailitzateke.
Mila esker
2017/08/04 12:58(e)an, Xabier Aristegieta igorleak idatzi zuen:
Aukera bat da mailegu gisa erabiltzea: "serbitizazioa". Ziurrenik, hitz hori nagusituko da.
Niri ez zait asko gustatzen, argi dagoelako "servicio" edo "service" dagoela atzean, eta euskaraz "zerbitzu" denez, hasierako "z" galtzeak koherentzia-neurri bat kentzen dio (nahiz eta koherentziarena oso erlatiboa den, "hortz"etik "dentista"ra pasatzen baikara euskaraz, edo "tooth"etik, ingelesdunen kasuan).
Beste aukera bat: euskaratik sortzea hitz hori. Adibidez, "zerbitzuraketa", baldin eta kontzeptua ondo ulertu badut eta "zerbitzuRA hedatzea" bada esanahia.
Xabier
karlos del_olmo<karlos_del_olmo a bildua donostia.eus<mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.eus>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko abuztua 4 12:51):
"serbitizazio" darabilte batzuek.
http://www.spri.eus/eu/teics-komunikazioa/serbitizazioa-beste-merkatu-nitxo-bat-produktuaz-harago
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.eus<mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.eus>
943483474
687409016
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170804/d7c9ac5a/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago