[itzul] «Haur eta Gazte Literatura itzultzen» ikastaroa Donostian, izena emateko epea zabalik

EIZIE bulegoa a bildua eizie.eus
Ost, Ots 1, 11:54:26, CET 2017


«Haur eta Gazte Literatura itzultzen» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Manu Lopez Gaseni irakaslearekin.

Donostian izango da, Euskaltzaindiaren egoitzan, 2017ko otsailaren 21etik 23ra, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Guztira 12 ordu izango ditu.

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.


Programa
Lehen saioa:

HGL itzultzeari buruzko kontu jakingarriak: izaera periferikoa, beste generoetarako laborategia, ohiko joerak, proposamen berriak…
Itzultzailearen tresneria: zenbait hiztegi mota
HGLko narratiba euskaratzen (I).
Bigarren saioa:

Egin diren itzulpenak: harri berean bi aldiz ez behaztopatzeko gida.
HGLko narratiba euskaratzen (eta II).
HGLko poesia euskaratzen.
Hirugarren saioa:

HGLko album ilustratuak euskaratzen.
Alderantzizko itzulpena: itzultzailearen tresneria: zenbait hiztegi mota. Euskal HGL

Mila Garmendia
www.eizie.eus
943 277 111





Nire posta elektronikoa eizie.eus domeinura aldatu da. Gorde, mesedez, helbide berria.

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170201/aa547b43/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: EIZIE k tx.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 22697 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170201/aa547b43/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago