[itzul] enpresen izenak

maite darceles mdarceles a bildua hobest.es
Ast, Ots 2, 11:15:26, CET 2017


Nik dakidala enpresek izen ofizila bat eta bakarra dute. Kooperatibei
dagokionez, batzuk S. Coop. bezala daude eta beste batzuk Koop. E bezala
(Interneten adibide asko aurki daitezke), enpresak izen ofiziala
ematerakoan aukeratu duenaren arabera, eta hori da adibidez, kontratu
batean edo dokumentu ofizialetan jarri beharreko izena. Bestelako
oharretan, berriz, izen osoa jarri ordez, izenaren laburdura bat edo
"marka" erabiltzen den bezala, izen ofiziala ez den beste modura ematea
badago, noski, bere komunikazio estrategiaren barruan bere burua nola
izendatu erabakitzen duenaren arabera.


Maite Darceles  mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
maitedarceles.blogspot.com  [image: Facebook]
<http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
<https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
<http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
Scoop.It]
<http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
Hobest] <http://hobest.es>



Ana Martin<ana a bildua emun.eus> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko otsaila 2
11:02):

> Egun on
>
> Itzulpen batean, enpresa baten izena agertzen bada, nik enpresaren izen
> osoa (ustez) hartzen dut kontuan, hau da "Haritzalde, S.Coop." bada, bere
> horretan uzten dut. Bezeroak eskatu dit "S.Coop." jarri beharrean "Koop.E."
> jartzeko. Bigarren zati hori ez da enpresaren izena, hau da, euskaratu
> daiteke?
>
> Eskerrik asko
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170202/47f05bee/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago