[itzul] (gairik gabea)
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Or, Ots 10, 18:18:39, CET 2017
Nire iritzia:
a) Ulertu ulertzen den arren, "igo zaie" eta "igoera" ez dira, zorrotz
hartuta, homogeneoak. Alegia, "aplikatu zaie" edo eskatuko luke atzetik.
b) Konturatu gabe nengoen esaldi hori ikusi arte, baina esango nuke "bera"
behar duela hor eta berdin beti halako izenlagunez (oi, barka,
Euskaltzaindiak dixit: adjektiboz) osaturiko sintagma guztietan. Hots:
atzoko / atzo ekarri zenuen (dena delako) bera
atzoko / atzo ekarri zenuen (dena delako)AREN berdina
Beraz, izatekotan, aurretik adjektiborik ez dakarren [izena+bera/berdina]
konfigurazioan bakarrik gerta daiteke bera/berdina zalantza edo aukera:
"tenperatura bera/berdina".
Nuria Fdz. de Arroiabe<nuria a bildua belaxe.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko otsaila 10 09:31):
> Arratsalde on, itzulkideok!
>
> Galderatxo batean bi: beheko esaldi hori zuzentzat joko zenukete, eta
> berdina ala bera da zuen ustez hor?
>
> Izan ere, haiei % 8 igo zaie gutxieneko kotizazio-oinarria, hau da,
> erregimen orokorreko gutxieneko oinarriak izan duen igoera berdina.
>
> Eskerrik asko aldez aurretik
>
> Nuria
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170210/61cbd346/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago