[itzul] Bizkaiko Batzar Nagusien aktak

Agirre, Jesus MĒ jm.agirre a bildua legebiltzarra.eus
Or, Ots 17, 12:38:45, CET 2017


Gaian pixkat gehiago sartuz, bi neurrigabekeria ikusten ditut kontu honetan:

1) Gaztelaniaz egiten diren pleno eta batzorde diskurtsoak ez dago zertan itzulirik. Testu instrumentalak dira, ahozkoak, inprobisatuak askotan, testu-jabe batek hizkuntza jakin batean jaulkiak, aipuetarako balio ez dutenak (jatorrizkoa, autentikoa) behar baita aipatu) eta abar. Onena da hizkuntzaren erabilera erreala erregistratzea, euskarazkoa eta erdarazkoa, ez itzulpena. Zertarako itzultzen dira? Ba euskaraz ere "jasota gera dadin", elebitasunaren ikuspegi zurrun batetik abiatuta. Baina hau kontu ideologikoa da.

2) Bizkaieraren kontua hasiera batean arazo pedagogiko modura planteatu zen Derioko Udako Ikastaroan, alegia, bizkaieradunak nola eraman batura, nola egin trantsizioa. Baina helburua, betiere, euskara estandar bat zelarik (batua, osatua, formala...).
Afera honetan, ordea, hizpidea da gaztelaniazko testu batzuk euskaraz ematea, helburua ez da bizkaieradunak nola tratatu. Garai hartatik euri asko egin du, euskararen ezagutza asko hedatu da... baina, bitarteko pedagogiko bat edo trantsizioko neurri bat zena, harrigarriro, helburu bihurtu da. Ikuspegia galdu da nire, ustez. Atrebentzia bazait esatea, Mikel Zareteren ikuspegia galdu dugu Bizkaian.

Jesus Mari Agirre
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170217/36a89283/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago