[itzul] Argiako artikulua
Agirre, Jesus MĒ
jm.agirre a bildua legebiltzarra.eus
Or, Ots 17, 12:13:35, CET 2017
Esparruak eta esparruak bereizi daitezkeen arren (dena ez baita berdin eta gauza batek ez baitu balio denerako), zerbait esatearren: orokorrean iruditzen zait Bizkaiko euskalgintzaren zati batean ahaztu egin dela Mikel Zarete zenaren espiritua (bat dela euskara) eta hark Bizkairako ere bultzatu nahi zuen “euskara batu bizia”.
Jesus Mari Agirre
From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Sent: ostirala, 2017.eko otsailak 17 11:46
To: Koldo Biguri; ItzuL
Subject: Re: [itzul] Argiako artikulua
Horrela hasita, hurrengo urratsa izan daiteke Bizkaiko ikastoletarako testuliburuak bizkaieraz idatzaraztea...
Xabier
Koldo Biguri , ItzuL-en bidez<itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko otsaila 17 11:19):
Tira, badirudi beste norbait ere kezkatuta dagoela.
Bizkaiko Batzar Nagusien aktak bizkaieraz itzuli beharko ditu zerbitzua eskuratu nahi duen enpresak<http://www.argia.eus/albistea/bizkaiko-batzar-nagusien-aktak-bizkaieraz-itzuli-beharko-ditu-zerbitzua-eskuratu-nahi-duen-enpresak>
Bizkaiko Batzar Nagusien aktak bizkaieraz itzuli beharko ditu zerbitzua esk...
Urtarrilaren amaieran egin zen publiko Bizkaiko Batzar Nagusietako lan saioak, argitalpenak eta bestelako dokume...
Batua vs euskalkiak matraka atzerakoiaren aferan sartu gabe, gutxienez itzultzaileok kezkatuta egon beharko genuke ikusirik euskarazko itzulpenaren merkatuaren batasuna hautsi nahi dela erabaki horrekin eta, beraz, hainbat itzultzaile ezin direla aurkeztu ere egin lan horretara. Itzul-en, ordea, ia inor ez da ausartzen gaiari hagin zorrotza sartzera. Kezkagarria.
Koldo Biguri
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170217/50777b02/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago