[itzul] Argiako artikulua
Inaki Luzuriaga
aizkomendi a bildua yahoo.com
Or, Ots 17, 15:55:56, CET 2017
Ados, niri nahiko kezkagarria iruditzen zait egia esateko, merkatuaren kontua tartean egon edo ez. Euskalkien kontua batzar nagusietara ekartzea, XIX. mendeko probintziakeria ekartzen dit gogora, hola esan badaiteke, eta auskalo horretatik zer atera daitekeen.
Iņaki
On Friday, February 17, 2017 11:22 AM, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> wrote:
Ados, baina nire ustez arrazoi nagusia euskarazko "itzulpenaren merkatua" baino askoz ere sakonagokoa da.
Xabier
Koldo Biguri , ItzuL-en bidez<itzul a bildua postaria.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko otsaila 17 11:19):
Tira, badirudi beste norbait ere kezkatuta dagoela.
Bizkaiko Batzar Nagusien aktak bizkaieraz itzuli beharko ditu zerbitzua eskuratu nahi duen enpresak
|
|
|
| | |
|
|
|
| |
Bizkaiko Batzar Nagusien aktak bizkaieraz itzuli beharko ditu zerbitzua esk...
Urtarrilaren amaieran egin zen publiko Bizkaiko Batzar Nagusietako lan saioak, argitalpenak eta bestelako dokume... | |
|
|
Batua vs euskalkiak matraka atzerakoiaren aferan sartu gabe, gutxienez itzultzaileok kezkatuta egon beharko genuke ikusirik euskarazko itzulpenaren merkatuaren batasuna hautsi nahi dela erabaki horrekin eta, beraz, hainbat itzultzaile ezin direla aurkeztu ere egin lan horretara. Itzul-en, ordea, ia inor ez da ausartzen gaiari hagin zorrotza sartzera. Kezkagarria.
Koldo Biguri
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170217/f5cac533/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago