[itzul] Euskalkia baldintza itzulpen ofizialetan (Koldo Biguri)
Pedro Mari Etxezarraga
agarralde a bildua gmail.com
Lar, Ots 18, 22:54:36, CET 2017
Ez joat gura polemikarik isiotu, baia afera gehiago zehaztu beharko heunke,
ze halan egin ezik bajauk arriskua gauzak txarto ulertuteko.
Beitik, neu be ibilia nok euskal lurraldeetan (Nafarroan sikeran) eta
neure batutxoagaz gehien antzean eroso xamar ibili nok. Nire herriko bat,
ostera, ez leitikok horren eroso ibiliko beste lurralde batzuetakoakaz. In
conclusion: bizkaieratik batura jauk aldetxeoa, eta horreri oratu behar
jakok behar dan lekutik.
Guztiagaz be, arazoa sakon-sakonean dok (Bizkain behintzat, hiztun onen
kasuan izan ezik) eze, tamala emoten dauen batua egiten dala, hau da,
bizkaierazko itzulinguruak erabilten mukur, lexikoa ez ei dok egoki
baturako, eta beste hainbat arlo (xelebreetan xelebreena dok
baia, halangorik aitatu ezkero, legora egiten deutsuela, ze egingo
jeutsaguk ba!) (Eskuna dok, ostera, "txakur gosetienak be, ukatu ez amea").
Egoera horren eragile nortzuk direan: eskoletako maixuetariko ardurakako
batzuk, politikoen berkakuna baragarria, progre euskaldun xirtzilduen
ababukako pedantekeria, etab., etab,. etab.
Berba bitan esanda: arazoa ez dok batua, ezpabere arlo asko jorratu beharra.
Pedro Mari Etxezarraga<agarralde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko otsaila 18 22:46):
> Ez joa gura polemikarik isiotu, baia afera gehiago zehaztu beharko heunke,
> ze halan egin ezik bajauk arriskua gauzak txarto ulertuteko.
>
> Beitik, neu be ibilia nok euskal lurraldeetan (Nafarroan sikeran) eta
> neure batutxoagaz gehien antzean eroso xamar ibili nok. Nire herriko bat,
> ostera, ez leitike horren eroso ibiliko beste lurralde batzuetakoakaz. In
> conclusion: bizkaieratik batura dago aldetxeoa, eta horreri oratu behar
> jako behar dan lekutik.
>
> Guztiagaz be, arazoa sakon-sakonean da (Bizkain behintzat, hiztun onen
> kasuan izan ezik) eze, tamala emoten dauen batua egiten dala, hau da,
> bizkaierazko itzulinguruak erabilten mukur, lexikoa ez ei da egoki
> baturako, eta beste hainbat arlo (xelebreetan xelebreena dok
> baia, halangorik aitatu ezkero, legora egiten deutsuela, ze egingo
> jeutsaguk ba!) (Eskuna dok, ostera, "txakur gosetienak be, ukatu ez amea").
>
> Egoera horren eragile nortzuk direan: eskoletako maixuetariko ardurakako
> batzuk, politikoen berkakuna baragarria, progre euskaldun xirtzilduen
> ababukako pedantekeria, etab., etab,. etab.
>
> Berba bitan esanda: arazoa ez da batua, ezpabere arlo asko jorratu beharra.
>
> Por zierto, niri neuri, nafar askok egiten daben batua sano gustetan jat.
>
> Iņaki Irisarri , ItzuL-en bidez<itzul a bildua postaria.com> igorleak hau idatzi
> zuen (2017(e)ko otsaila 18 13:54):
>
> Egun on:
>>
>> Nago ekimen horrek segida gaiztoak izanen dituela gure Nafarroa honetan,
>> oraingo oposizioa agintera itzuli bezain pronto. "Diario de Navarra"
>> urtetan ahalegindu zen ustezko nafarrera erabiltzen (orrialde bakarra
>> astean) eta ez da luze asmo horretan amore eman eta euskara arautura
>> lerratu zela.
>>
>> Ikusiko dugu, beharbada, euskara sustatzera bideratutako dirua nafarrera
>> estandarra zehazteko lanetan alferrik xahutzen, nork eta Bizkaiko gobernu
>> abertzale batek horretarako bidea zabalduta.
>>
>> Ongi izan.
>>
>> Iņaki Irisarri.
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170218/f53105f2/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago