[itzul] Euskalkia baldintza itzulpen ofizialetan (Koldo Biguri)

Pedro Mari Etxezarraga agarralde a bildua gmail.com
Lar, Ots 18, 23:05:00, CET 2017


Presaka idatzia da-eta, izango da okerrik, halango bat: "mukur" barik
"muker" esan gura neban, ze lehenengoa beste zeozer da, nahiz eta harira ez
etorri txarto.

Pedro Mari Etxezarraga<agarralde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko otsaila 18 22:54):

> Ez joat gura polemikarik isiotu, baia afera gehiago zehaztu beharko
> heunke, ze halan egin ezik bajauk arriskua gauzak txarto ulertuteko.
>
> Beitik, neu be ibilia nok euskal lurraldeetan (Nafarroan sikeran) eta
>  neure batutxoagaz gehien antzean eroso xamar ibili nok. Nire herriko bat,
> ostera,  ez leitikok horren eroso ibiliko beste lurralde batzuetakoakaz. In
> conclusion: bizkaieratik batura jauk aldetxeoa, eta horreri oratu behar
> jakok behar dan lekutik.
>
> Guztiagaz be, arazoa sakon-sakonean dok (Bizkain behintzat, hiztun onen
> kasuan izan ezik) eze,  tamala emoten dauen batua egiten dala, hau da,
> bizkaierazko itzulinguruak erabilten mukur, lexikoa ez ei dok egoki
> baturako, eta beste hainbat arlo (xelebreetan xelebreena dok
> baia, halangorik aitatu ezkero,  legora egiten deutsuela, ze egingo
> jeutsaguk ba!) (Eskuna dok, ostera, "txakur gosetienak be, ukatu ez amea").
>
> Egoera horren eragile nortzuk direan: eskoletako maixuetariko ardurakako
> batzuk, politikoen berkakuna baragarria, progre euskaldun xirtzilduen
> ababukako pedantekeria, etab., etab,. etab.
>
> Berba bitan esanda: arazoa ez dok batua, ezpabere arlo asko jorratu
> beharra.
>
> Pedro Mari Etxezarraga<agarralde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko otsaila 18 22:46):
>
> Ez joa gura polemikarik isiotu, baia afera gehiago zehaztu beharko heunke,
>> ze halan egin ezik bajauk arriskua gauzak txarto ulertuteko.
>>
>> Beitik, neu be ibilia nok euskal lurraldeetan (Nafarroan sikeran) eta
>>  neure batutxoagaz gehien antzean eroso xamar ibili nok. Nire herriko bat,
>> ostera,  ez leitike horren eroso ibiliko beste lurralde batzuetakoakaz. In
>> conclusion: bizkaieratik batura dago aldetxeoa, eta horreri oratu behar
>> jako behar dan lekutik.
>>
>> Guztiagaz be, arazoa sakon-sakonean da (Bizkain behintzat, hiztun onen
>> kasuan izan ezik) eze,  tamala emoten dauen batua egiten dala, hau da,
>> bizkaierazko itzulinguruak erabilten mukur, lexikoa ez ei da egoki
>> baturako, eta beste hainbat arlo (xelebreetan xelebreena dok
>> baia, halangorik aitatu ezkero,  legora egiten deutsuela, ze egingo
>> jeutsaguk ba!) (Eskuna dok, ostera, "txakur gosetienak be, ukatu ez amea").
>>
>> Egoera horren eragile nortzuk direan: eskoletako maixuetariko ardurakako
>> batzuk, politikoen berkakuna baragarria, progre euskaldun xirtzilduen
>> ababukako pedantekeria, etab., etab,. etab.
>>
>> Berba bitan esanda: arazoa ez da batua, ezpabere arlo asko jorratu
>> beharra.
>>
>> Por zierto, niri neuri, nafar askok egiten daben batua sano gustetan jat.
>>
>> Iņaki Irisarri , ItzuL-en bidez<itzul a bildua postaria.com> igorleak hau idatzi
>> zuen (2017(e)ko otsaila 18 13:54):
>>
>> Egun on:
>>>
>>> Nago ekimen horrek segida gaiztoak izanen dituela gure Nafarroa honetan,
>>> oraingo oposizioa agintera itzuli bezain pronto. "Diario de Navarra"
>>> urtetan ahalegindu zen ustezko nafarrera erabiltzen (orrialde bakarra
>>> astean) eta ez da luze asmo horretan amore eman eta euskara arautura
>>> lerratu zela.
>>>
>>> Ikusiko dugu, beharbada, euskara sustatzera bideratutako dirua nafarrera
>>> estandarra zehazteko lanetan alferrik xahutzen, nork eta Bizkaiko gobernu
>>> abertzale batek horretarako bidea zabalduta.
>>>
>>> Ongi izan.
>>>
>>> Iņaki Irisarri.
>>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170218/01f0d483/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago